Berriak
Eu

Jardunaldia: Agente kimikoen eraginpean egotea ebaluatzeko metodoak eta REACH

2011.eko otsailak 21

Jardunaldi honen helburua da arrisku kimikoa ebaluatzeko metodoei eta ebaluazioaren adierazgarritasunari buruzko esperientzien berri ematea eta elkartrukatzea. Bestalde, eta REACH Erregelamenduaren eta laneko eraginaren arteko erlazioa dela-eta, arautegi horri buruzko ponentzia bat izango da.

EKITALDIAREN XEHETASUNAK

Herria:             Bilbao, Bizkaia Aretoa, Abandoibarra, 3

Udalerria:         Bilbao

Probintzia:        Bizkaia

Hasiera data:    29/03/2011

Amaiera data:   29/03/2011

Hasiera ordua:    8:30

Amaiera ordua: 13:30

Informazio: OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Antolatua:  OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Plaza mugatuak.

Aurretiaz nahitaez eman behar da izena 2011-03-25a baino lehen.

Izena emateko, jo ezazu helbide honetara:

OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Posta elektronikoaren helbidea: osalansc02@ej-gv.es. Gaiai dagokienez, honakoa adierazi behar da: Legezko alderdiei eta arantzukizunei buruzko 1. Jardunaldia

 

INFORMAZIO GEHIGARRIA

Deskribapena:

Nahikoa denbora iragan da Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea eta Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartu zuen 39/1997 Errege Dekretua argitara eman zirenetik, enpresek prebentzioaren antolamendu araudiak eskatzen duenera egokitzeko, lanpostuetan dauden eta saihestezinak diren arrisku guztiak bilduko dituzten arriskuen ebaluazioak egiteko eta arrisku horiek langileen osasuna kaltetzea ekiditeko beharrezko prebentzio-neurrien plangintza egiteko. Hala ere, Osalaneko teknikariek Euskadiko enpresetan egindako ikuskapenetatik ondorioztatzen da, besteak beste, arriskuen ebaluazio askok ez dituztela dauden arrisku guztiak barne hartzen edo horietako baten ebaluazioa (agente kimikoen eraginpean egotearen arriskuak) ezin dela adierazgarritzat jo. Lantokietan eta agente kimikoei lotuta dauden arriskuen ebaluazio eta prebentziorako gidaliburuak, ebaluazio horiek adierazgarri izateko hainbat jarraibide ematen ditu baina, dirudienez, ez dira ondo ulertu.

Egoera honen aurrean, eta honelako arriskuen ebaluazioa enpresaburuarentzat kostu handikoa dela jakinda, jardunaldi hau antolatu dugu, arrisku kimikoa ebaluatzeko metodoei eta ebaluazioaren adierazgarritasunari buruzko esperientzien berri emateko eta elkartrukatzeko.

Bestalde, REACH Erregelamenduko atal ezberdinak indarrean sartzeko epeak gauzatu egiten ari direnez eta horien laneko eraginarekiko erlazioa dela-eta, behartuta gaude horri buruzko erreferentziaren bat txertatzera, eta bereziki, REACH erregelamenduak laneko eragina, eraginaren beste iturri bat bezala aurreikusi duelako, kontsumitzaileen eta ingurumenarenarekin batera. Horrenbestez, gero eta konplexuagoak diren eta egoera ezberdinetan aplika daitezkeen eredu bereziak garatu dira.   Eredu horiek dira, eta bi bereziki, hots, ECETOC -TRA eta ART (Advanced Reach Tool), Eraginaren Eszenatokian laneko eraginpean egotea ebaluatzeko erabiltzen direnak.

Nori zuzendua:

Enpresaburuei, prebentzioko teknikariei, prebentzioko ordezkariei, prebentzio-zerbitzuei, mutualitateei eta laneko segurtasun eta osasunean interesa duten pertsona eta erakunde guztiei.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko