Berriak Lehendakaritza
Eu

Lankidetza eta Solidaritatearen Anesvad Sarien banaketaren III. edizioan izan da Lehendakaria

2018.eko urriak 29

Lankidetza eta Solidaritatearen Anesvad Sarien banaketaren III. edizioan izan da Iñigo Urkullu Lehendakaria, Osasunerako Eskubidearen alde lan egiten duen fundazioaren 50. urteurrenean. 

Gaur arratsaldean Guggenheim Bilbao Museoan egin den ekitaldian Lehendakariak zoriondu egin du Anesvad, ekiten, berritzen eta eusten eman dituen 50 urte hauengatik. Horren haritik, 1968an “Ekitea” eta Anesvad martxan jartzea erabaki zuten haiek aipatu ditu Lehendakariak. Gainera, solidaritatearen zeregin horretan Anesvad-en lanean jardun izan duten pertsonen egitekoa aitortu du, betiere “Berritzea” hitzarekin lotuta. Pertsona, instituzio eta enpresa laguntzaileen lana ere eskertu du, konpromisoaren atea irekita mantendu dutelako, “hori da “Eustea””, gaineratu du.

Bestalde, Lehendakariak nabarmendu egin du Julia Aguilarren lanak duen garrantzia; egoera ahulenean dauden pertsonen osasuna hobetzearen alde egin duen guztiagatik saridun izan da bera.

“Gaur zuen lana eskertu nahi dugu eta gure babesa baliagarria izango dela espero dugu solidaritatearen bide beretik eta jarrera berarekin jarraitzeko: Ekitea, Berritzea, Eustea”, esanez amaitu du Lehendakariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak