Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak argitara eman du azterlan bat Batzar Nagusietarako eta Udal Hauteskundeetarako boto aurreikuspenari buruz

2018.eko urriak 26
  • Galdeketa irailaren 25etik urriaren 6ra egin zen

Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur txosten bat aurkeztu du, Batzar Nagusietarako eta hiriburuetako Udal Hausteskundeak orain eginez gero boto aurreikuspena zein izango litzatekeen argitzeko. Informazio bilketa irailaren 25etik urriaren 6ra bitartean egin zen.

Jarraian, aurreikuspen eremu geografiko bakoitzerako taula bat aurkezten da bi informazio zutaberekin:

“Zuzeneko boto asmoa” inkestako datu gordinei dagokie, inolako doikuntzarik egin gabe. Bertan azaltzen dira bai abstentzioa, baita “ez daki” eta “ez du erantzuten” ere, eta ehunekoak erroldarekiko kalkulatuta daude.

Boto “estimazioa” Prospekzio Soziologikoen Kabineteko talde teknikoak landutakoa da eta barneratzen ditu, alde batetik, aurreikusten den erroldaren gaineko abstentzioaren ehunekoa eta, beste alde batetik, alderdi politiko bakoitzarentzat aurreikusitako boto baliodunen ehunekoa (“besteak+zuriak” kategorian daude, boto zuriak ez ezik, eserlekuen banaketan sartu ahal izateko legeak ezartzen duen gutxieneko ehunekora iristen ez diren boto-estimazioa duten alderdietako batzuk ere). Boto baliodunen ehunekoen estimazio horiek dira eserleku kopuruak kalkulatzeko erabili direnak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak