Eu

Nora Abete, Kontsumobideko zuzendaria: “kontuz ibili behar da Halloweeneko mozorroekin, batik bat haurrei zuzendutakoekin”

2018.eko urriak 29

Nora Abete Kontsumobideko zuzendariak prentsaurrekoan azken hilabeteotan Kontsumoaren Euskal Institutuak egin dituen ikuskaritza-kanpainen emaitzak aurkeztu ditu.

Mozorroen Ikuskapen Kanpaina

Abetek nabarmendu du esparruan kanpaina mozorroak kontrolatzera bideratuta dagoela, eta Halloween jaieguna hurbil dagoenez, bederatzi ikuskaritza egin direla genero hori saltzen duten saltokietan, eta haurren arropen segurtasun-araua betetzen ez duten produktuak geldiarazi direla, besteak beste haurren arropetan estutu daitezkeen kordoi eta sokei dagokienez, eta etiketen araudia betetzen ez dituztenak.

Zuzendariak esan du, mozorroa erosteko orduan segurtasuna nagusitu behar dela eta konfiantzazko saltoki eta onlineko salmentarako webguneak aurkitu eta segurtasuneko jarraibideak eta etiketak irakurri behar direla eta horiek CE marka izan behar dutela.

Haurren mozorroen kasuan, araudiak jostailutzat hartzen ditu, eta segurtasun-eskakizun zorrotzagoak bete behar dituzte.  Mozorro horiek ezin dituzte punta edo ertz zorrotzik eduki, ez eta eror daitekeen edo adingabeek irentsi dezaketen pieza txikirik ere. Maskaren kasuan, nahikoa zulo eduki beharko dute, arnasketa-arazorik ez eragiteko.

Prezioen Kontrolaren Kanpaina Ostalaritzan

Kontsumobidek, era berean, ostalaritzan prezioen eta erreklamazio-orrien kontrolari buruzko kanpaina berezia egin du. Kanpaina horren helburua izan da jatekoaren eta edatekoaren prezioei buruzko informazioa eta publizitatea egiaztatzea, karten eta prezioen zerrenden amaierako prezioetan BEZa sartzea eta horiek eskatzen dituzten erabiltzaileei eskaintzea.

Abetek azaldu du 221 ikuskaritza egin zituztela ostalaritzako lokaletan, eta 55 arau-hauste antzeman zituztela. Nabarmentzekoa da ikuskatutako lokalen % 33tan ez zela pintxoen prezioaren berri eman, eta % 53tan ez zela alkohola zuten konbinatuak saltzeko prezioaren berri ematen.

Arau-hauste ohiko

 Arau-hauste ohikoena, 36 kasutan, erreklamazio-orriak daudela jakinarazten duen kartela jendaurrean ez jartzea izan zen.

 20 kasutan ez ziren ageri kartetan BEZa barne zuten prezioak, eta 18 establezimenduk ez zituzten erreklamazio-orriak.

Arrainak etiketatzeko kanpaina

Bestalde, Kontsumobidek 252 ikuskaritza-jarduketa egin ditu, arrain freskoaren etiketak kontrolatzeko kanpainan.

Jarduketa horien emaitzek erakutsi dute bisitatutako establezimenduen ehuneko 72k, 183k guztira, ez zutela betetzen alderdiren batean horren inguruko araudia. Arau-hauste ohikoena ekoizpen-metodoa ez aipatzea izan zen, 128 kasutan. Beste arau-hauste nabarmen bat produktuaren harrapaketa-gunea edo hazkuntza-gunea ez aipatzea izan zen, 119 establezimendutan.

Urruneko mailegu-kontratuen abusuzko klausulen kanpaina

Nora Abetek nabarmendu du online eta telefonoz formalizatutako kredituetan abusuzko klausulen kontrolari buruz eginiko kanpainan, aztertutako kontratu guztiek abusuzko klausulak zituztela.

Besteak beste, berandutze-tasa itundutako ordain-interesen gainean ehuneko 2 puntutik gora ezartzen duten klausulak ikusi ziren. Edo kontsumitzaileari ez-ordaintzeen kasuan ez zitzaion kostu eta gastuen kobrantzari buruzko justifikaziorik ematen edo, zuzenean, ez zen aplikatutako UTBa adierazten.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BallugeraCarlos
    2018.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @kontsumoBIDE: Todos los resultados de las últimas #inspecciones del Instituto Vasco de #Consumo aquí:
    https://t.co/3NM59tgJ5J
    #kbprote…

Ekitaldiko kargudunak