Berriak Osasuna
Eu

Aieteko Osasun Zentro berria eraikitzeko lanen hasiera

2018.eko urriak 25

Lanak joan den urriaren 1ean hasi ziren 4,3 milioi euroko inbertsioarekin, eta 18 hilabeteren buruan amaituko direla aurreikusten da. Zentro berriak sei solairu izango ditu, 2.500 metro koadro erabilgarrirekin.

12.500 biztanleri emango die arreta, eta eskainiko dituen zerbitzuak dira Familia Medikuntza, Pediatria, Erizaintza, Emakumeentzako Arreta, Sendaketak eta Proba Osagarriak, Bezeroentzako Arreta eta Errehabilitazio Psikiatrikoko Unitatea

 

Aiete auzoko osasun zentro berria eraikitzeko lanak joan den urriaren 1ean hasi ziren, eta 2020. urte hasieran amaituko dira. Instalazio berriek 4.3 milioi euroko inbertsioa egitea eskatzen dute, 6 solairutan banatutako 2.500 metro koadrotik gora egokitu eta inguruko 12.500 bizilagunen osasun beharrei erantzuteko, azken urteetan Donostian hazkunderik handienetako bat izan duen auzoan.  

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darpónek adierazi duenez, “Osasun Sailarentzat eta Osakidetzarentzat lehentasuna du osasun azpiegiturak etengabe berritzeak, bai Gipuzkoan bai Euskadi osoan, egunero gure pazienteei eskaintzen diegun kalitate mailari eusteko hiru lurraldeetan, modu homogeneo eta bidezko batean”.

Aieteko Osasun Zentroak Familia Medikuntzako 7 kontsulta izango ditu, Pediatriako 2 kontsulta, Erizaintzako 8, sendaketa-gela bat eta beste bana odol-ateratzeetarako eta proba osagarrietarako, Emakumeen Arretarako Eremua kontsultarekin, miaketa-gela bat eta talde-jardueretarako gela bat.

Halaber, zentroak Errehabilitazio Psikiatrikoko Unitate bat izango du 18 urtetik gorako gipuzkoarren arreta-behar handiari erantzuteko. Unitate horrek 6 kontsulta izango ditu eta talde-tratamenduetarako hainbat gela, beren laguntza-eremuekin; bertan psikiatra bat, buru osasuneko erizainak, gizarte laguntzaileak eta terapeuta okupazionalak egongo dira.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2018.eko urriak 25

    Comentario de Twitter:
    Aieteko Osasun Zentro berria eraikitzeko lanen hasiera ➕ https://t.co/pUu4KOZQ1r https://t.co/7Pq0NEOa7X

  • @osakidetzaEJGV
    2018.eko urriak 25

    Comentario de Twitter:
    Comienzo de las obras de construcción del Centro de Salud de Aiete ➕ https://t.co/0pFC1UdD5F https://t.co/7Pq0NEOa7X

Komunikabideek behera kargatzeko