Eu

Topoaren lanen eraginak Donostiako Easo kaleko tarte batera helduko dira

2018.eko urriak 26

 

  • Ukituriko zerbitzuen lehengoratze lanak zeharbide horretako espaloietatik egin behar dira
  • Arteria horretako saltokietarako eta atarietarako sarbidea oinezkoentzako igarobideen bitartez egingo da

Donostia erdialdean egin behar diren Topoaren trenbide saihesbidearen lanek eragin gehiago izango dituzte datozen asteetan. Joan den urriaren 15etik, Zubirira, Topoaren Erdialdea-Kontxa geltokiak izango dituen sarbideetako batera, sartzeko kanoia eraikitzeko lanen eragina jasan duten zerbitzuak lehengoratzeko Xabier Zubiri plazan egiten ari den esku-hartzeari, eragin gehiago gehituko zaizkio datorren 29an, oraingo honetan Easo kalean, Zubieta eta Arrasate kaleen artean.

Ukitutako zerbitzuen lehengoratzeak Easo kaleko espaloietatik egin behar dira eta, hori dela eta, oinezkoek desbideraketak jasango dituzte, bi fasetan: 1. fasean, ezkerreko espaloian lehengoratze lanak egiten diren bitartean, trafikoak jasango duen eragina puntuala izango da, eta seinaleak izango dituzten langileen bitartez kudeatuko da. Oinezkoei dagokienez, beraien zirkulazioa beste espaloira desbideratuko da. Saltokietara eta atarietara sartzeko bi metroko zabalerako banda bat utziko da, eta igarotzea oinezkoentzako igarobideen bitartez bermatuko da. Ondoren, hiru metroko zabalerako erraila utziko da, trafikorako, hormigoizko oina duen hesi baten bitartez bereizia oinezkoengandik, eta horren ondoren autobus geralekua egongo da.

  1. fasean, eskuineko espaloian lehengoratze lanak egiten diren bitartean, autobus geralekua beste aldera aldatuko da, une honetan zamalanetarako gunea dagoen tokira. Desbideraketak 1. fasekoak bezalakoak izango dira, baina beste aldean. Jarduketa horrek hiru hilabete inguruko iraupena izango du. Gainerako eraginak, data hurbildu ahala jakinaraziko zaizkie herritarrei.

Informazio gehiago jasotzeko, herritarrek TOPOgunea izeneko herritarraren arretarako bulegoa dute Amarako geltokian (Easo). Bulegoa 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara egongo da irekita astelehenetik ostegunera, eta 10:00etatik 14:00etara ostiraletan. Horrez gain, 943 50 43 56 telefono zenbakia eta topo@ets-rfv.eus helbide elektronikoa ere prestatu dira, oharrak jasotzeko eta herritarrek TOPOaren trenbide saihesbideko lanen gainean plantea dezaketen edozein galderari erantzuteko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak