Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak plaka-ikurrak banatu dizkie erretiroa hartu duten 200 bat ertzainei eta azken urtean hil diren ertzainen senitartekoei

2018.eko urriak 20

Iurretan egin den ekitaldiaren buru Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia izan da

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak aurten erretiroa hartu duten ertzainak eta aurten hildako ertzainen familiak omendu ditu. Sailburuarekin batera bertan izan dira Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga, Ertzaintzako zuzendari Gervasio Gabirondo eta Ertzaintzako buru Jorge Aldekoa, eta Segurtasun Saileko ordezkariak eta Ertzaintzako agintariak. Ekitaldia Iurretan egin da, eta Ertzaintzako kide izatearen bereizgarria den plaka-ikurra banatu zaie bertan zeuden 200 ertzainei.

 

Laugarren urtez jarraian egin da Iurretako egoitzan azken urtean hildako ertzainen familiei eta erretiroa hartu duten ertzainei plaka-ikurrak emateko ekitaldia, euskal gizartearen zerbitzura Ertzaintzan egindako lana eta arduraldia eskertzeko.

Segurtasuneko sailburuordeak 2015eko martxoaren 13an onartu zuen plaka-ikurrak ematea arautzeko ebazpena, Ertzaintzan egindako lana eta izandako arduraldia gogoratzeko eta balioesteko.

Iurretan egindako ekitaldian, Ertzaintzako buru Jorge Aldekoak, Herritarren Babeserako Ataleko buru Josu Bujandak, Inteligentzia Kriminaleko Alorreko buru José María Iurrebasok eta Inteligentzia Bulego Nagusiko buru Jon Ziarsolok eman diete plaka-ikurra erretiroa hartzeagatik, adinagatik, osasun-arrazoiengatik edo antzeko beste arrazoi batzuengatik zerbitzu aktiboa utzi duten 200 ertzainei. Omenduek ondoan izan dituzte lurralde-buruak eta unitate-buruak ere, eta haritz-hostoa daraman oroigarri bat jaso dute.

Ondoren, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak 2017an hildako ertzainen lau familiei eman dizkie plaka-ikurrak. Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak, Ertzaintzako zuzendari Gervasio Gabirondok eta Ertzaintzako buru Jorge Aldekoak ere agurtu dituzte familiak.

“Ekin bizialdi berriari ilusioz eta disfrutatu bizitzak eskainitako gauza on guztiez. Baina, batez ere, bizirik eutsi egunerokotasunaren eta ondo egindako gauzen ilusioari. Bizirik eutsi, profesio hau hainbat urtez horrela landu, bizi eta sentiarazi dizuen ilusioaren suziari. Eta transmititu gure gizartera Ertzaintzak, Minoiek eta unitate guztiek eurenak dituzten balore horiek, guztion Segurtasuna erantzukizunez eta auzolanean zaindu dezagun. Euskal gizartearen ongizateak eta bizikidetzak esketuko dizue”, esan du Segurtasun sailburua, Estefanía Beltrán de Heredia.

 

Ertzaintzaren promozioei buruzko bideo batek eta Ertzaintzaren Musika Bandaren boskoteak eratu dute aurten erretiroa hartu duten edo hil diren ertzainak omendu dituen ekitaldiaren haria. Bertan omenduekin batera izan dira omenduen familiak, lankideak, sindikatuen ordezkariak eta Adepyr elkarteko (Ertzain Pentsiodun eta Erretiratuen Elkartea) eta Aserfaviteko ordezkariak.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko azaroak 01

    Que cada año que pasa me gusta mas ver como se consolida el acto de homenaje a los compañeros jubilados y a los que por desgracia han fallecido. Falta solo comentar, que este acto se realiza gracias al acuerdo que llegamos en su día desde la Asociación de Ertzainas Pensionistas y Retirados (ADEPYR) con los responsables del Departamento de Seguridad y que seguimos trabajando para poder mejorarlo en lo posible. Gracias en mi nombre y en nombre de los que represento, a todos los que se involucran en su organización .
    Maxi (Secretario de ADEPYR).

Ekitaldiko kargudunak