Eu

Finantza politikako zuzendari Javier Arnaezek Europako finantzaketari eta energiaren sektoreari buruzko mintegiaren inaugurazio-mahaian parte hartuko du

2018.eko urriak 25

 

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet mintegi honen antolatzaileei, Eusko Jaurlaritza mintegiari hasiera ematera gonbidatu izanagatik.

Gure artean ditugun adituek behar bezala azalduko digute nola betetzen den ekonomia energiaz Europako Inbertsio Bankuaren bitartez. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak Europako Inbertsio Bankuari lotuta baliatzen dituen finantzaketa-tresnak gogorarazi baino ez ditut egingo:

  • Pyme ekimena, EGEF programa eragilearen barruan
  • Eusko Jaurlaritzaren finantzaketa garraioko, I+G+Bko, hezkuntzako eta kulturako inbertsio-proiektuan eta ingurumenaren, uraren eta energia-efizientziaren eremuko proiektuetan
  • Finantzen Euskal Instituturako funtsak, enpresak finantzatzeko (ETEak eta kapitalizazio ertaineko enpresak).
  • Luzarorako funtsak, enpresak finantzatzeko (ETEak).

 

Aurkezpen honetan, nolanahi ere, adierazi nahi dut Eusko Jaurlaritzak ere energiaz bete nahi duela ekonomia, baina ahalik eta modurik ordenatuenean. Ildo horretan, EAEko finantzei eta kreditu publikoari lotutako politikaren egituraketari buruzko azterlan bat aurkeztu zuen maiatzean, eta tresna guztiak 2019. urtean abiaraztea dago aurreikusita. Finantza-politika berriaren emaitzak honela laburbil daitezke:

  • Antolamendu- eta erakunde-esparru koordinatua eta espezializatua, eskumen-gurutzaketarik gabe eta enpresaren arazoetara bideratua, produktuen eskaintzara bideratuta egon ordez.

 

  • Merkatuaren akatsei esku hartzeko eredu arrazoitu eta eraginkor batekin erantzutea.

 

  • Esku hartzeko hiru tresna motak (kapitala, bermea eta mailegua) behar bezala eta enpresen premiei erantzuteko ikuspegiarekin antolatzea, enpresen tamainaren eta garapen-fasearen arabera.

 

Kapitalari lotuta esku hartzeko tresnen barruan, aipatu nahi nuke, Europako Inbertsio Bankuarekin izan dezakegun loturagatik, arrisku-kapitaleko sozietate berri baten garapena. Sozietate horren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Abiarazteko epea: 2019ko lehen seihilekoa.
  • XEDE-TAMAINA:
    • 125 milioi euro lehen itxieran (2018/12/31)
    • 250 milioi eurora zabaltzeko aukera (2020/12/31)
  • INBERTSOREAK
    • Eusko Jaurlaritza
    • Foru Aldundiak
    • Finantza-erakundeak
    • BGAEak
    • Erakundeak – (EIB-KOI)
    • MCC (EIB + KOI)
    • Family Office
    • Inbertsore pribatuak
  • INBERTSIOAK
    • 2-10 milioi euro
  • EPEMUGA: 15 URTE
  • INBETSIOALDIA: 5-8 urte
  • XEDE-ERRENTAGARRITASUNA: % 10-12
  • INBERTSIO MOTA:
    • Berrikuntzaren eta nazioartekotzearen bidez hedatzeko eta eraldatzeko premia duten enpresa talde eragileak.
    • 50-250 milioi euroko fakturazioa eta 10 milioi eurotik gorako EBITDA (orientagarria)
    • % 10eko gehieneko inbertsioa talde batean
    • Inbertsioa kapitalean, zor bihurgarrian edo partaidetza-maileguetan.
  • INBERTSIOA: % 80 EAEn, % 20 KANPOAN
  • KUDEAKETA: Sozietate Kudeatzailea

 

Kapitaleko finantzaketa-aukeren sorta osatzeko, SOCADE Garapenerako Kapital Sozietatearen zeregin berria zehaztuko da. Honako ezaugarri nagusi hauek izango ditu:

 

  1. Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien tresna publikoa, enpresa handietan parte hartzera eta bertan irautera bideratua, enpresa horien jardunean eragin eta Euskadiko produkzio-sarean errotzeko aukera bultzatu ahal izan dadin.

 

  1. Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartuko du legegintzaldi honetan sozietateari 100 milioi euroko ekarpena egiteko eta sozietateak bere jarduerarako erreferentzia-esparrua izango den inbertsio-printzipioen adierazpen bat eduki dezan proposatzeko.

 

  1. Finantzaketa eta enpresa-partaidetzak koordinatzeko Foroaren barruan, Euskadiko beste inbertsore batzuekin sinergiak lortzera bideratutako talde bat egongo da, sozietatearen helburuak lor daitezen.

 

Eskerrik asko zuen arretagatik; “energia positiboa” opa dizuet guztioi.

 

 

 

 

Bilbo, 2018ko urriaren 25a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak