Eu

Emilio Solak NovaGob berrikuntza publikoaren sarietan Bherria proiektuak jaso duen accesita jaso du

2018.eko urriak 24
  •  Ekimena 2017-2020rako Boluntariotzaren Euskal Estrategian sartzen da
  • Berrikuntza Publikoko V. Biltzar Iberoamerikarra (NovaGob) Toledon da, gaurtik ostiralera arte

Toledo 2018 10 24

Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, gaur, Toledon, NovaGob berrikuntza publikoaren sarietan Bherria proiektuak 2018ko bikaintasunaren kategorian herritarrekiko kudeaketa eraginkorragatik eta proaktiboagatik jaso duen accesita hartu du. ‘Bherria, Herritartasun berrirako agora’ gizarte-berrikuntzako prozesu pilotua da, eta herritarrek parte hartzeko eta gizarte-ekintzako egungo esperientzietatik abiatuta hausnarketarako eta ikaskuntzarako topalekuak eraiki daitezen sustatzeko sortu zen, eta, bertan, “euskal udalerrietako hogeita hamar bat ordezkarik parte hartu dute”, azaldu du Solak.

Ekimena 2017-2020 Boluntariotzaren Euskal Estrategian sartzen da, eta Euskadiko administrazio publikotik parte-hartzeari eta boluntariotzari lotutako balioak sendotzeko bide eta proiektu berriak aztertzeko sortu zen, tokiko administrazioaren eta herritarren arteko harreman-formula berriak ikasteko, topo egiteko eta bilatzeko espazio gisa, ingurunea hobetzeko.

“Bherria. Herritartasun berrirako agora” hautagaitzak herritarrekiko kudeaketa eraginkorraren eta proaktiboaren 2018ko NovaGob Excelencia Sarien 3. ardatzaren kategoriako accesita jaso du, “proiektuaren kalitateagatik”.

NovaGob biltzarra

NovaGob Excelencia 2018ko sarien banaketa-ekitaldian, aurten, Iberoamerikako sektore publikoko erakunde eta pertsonen jardunbide egokiak aintzatetsi dira, eta gaurtik ostiralera arte Toledon egingo den Berrikuntza Publikoaren V. Biltzar Iberoamerikarraren (NovaGob)  esparruan antolatu da. Biltzar horretan eztabaida- eta hausnarketa-foroa izango da eta, bertan, zortzi herrialdetako sektore publikoko adituek eta profesionalek administrazio publikoa modernizatzeko eta digitalizatzeko aurrerakuntzak aurkeztuko dituzte. Meritxell Batet Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Espainiako ministroak inauguratu du ziklo hori.

Biltzarra 2014tik sustatzen ari dira NovaGob –berrikuntza publikoaren komunitatea– eta La Lagunako Unibertsitatea, eta, edizio honetan, honako hauen laguntza garrantzitsua ere izan da: Gaztela-Mantxako Junta, Toledoko Udala, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioa eta gardentasunaren eta herritarren partaidetzaren alde lan egiten duten bere Toki Erakundeen Sarea, bai eta zenbait enpresa ere, besteak beste, EsPúblico Gestiona, Berger-Levrault, Savia, Telefónica, Add4u, Wolters Kluwer, Nexus Geographics, eCityclic eta Grupo AL.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak