Berriak Lehendakaritza
Eu

Ipar Amerikako euskal etxeen Udazkeneko Bilera Kaliforniako Los Banos-en

2018.eko urriak 25

Kaliforniako Los Banos-eko euskal etxeak antolatu du Ipar Amerikako euskal etxeen (N.A.B.O.) bilera. Bilera hori joan zen larunbatean, urriak 20an izan zen. Berton N.A.B.O.ko ordezkariek lantzen ari diren euskal kulturaren gaineko proiektuez hitz egin dute: Kultura ekimenen emaitzak, egoera ekonomikoa, Udalekua, hurrengo "Neguko Bilera" Salt Lake City-n eta 2019an Bilbon egingo den Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarra ere aipatu da.

Bilera horretako aisialdiko aktibitateen baitan "Kantari Eguna" egin da lehenengo aldiz Los Banos-en. Ekitaldi hori Mendebaldeko Estatuetako profesionalak ez diren abeslariak batez ere batzen ditu bertan. Aurtengo egitarauak Estatu Batuetako bertsolariak izan ditu, eszenatokitik bertatik bertara egindako aldi bereko itzulpenarekin.

 

N.A.B.O.ko Udazkeneko Bilera

Urtero hiru alditan biltzen dira Ipar Amerikako euskal etxeen ordezkariak. Los Banos, Kalifornian, izan da joan zen asteburuan topaketa horietako bat, “Fall Meeting” (Udazkeneko Bilera) deritzona. Ipar Amerikako Euskal Gizataldearen kide anitz bertara hurbildu ziren Federakuntzaren bilerarekin batera, Los Banoseko Euskal Etxeak, Kantari Eguna ospatu baitzuen ere.

Bilerari dagokionez, 30 Basque Clubs (hau da, Euskal Etxeak) ordezkatuak izan ziren Bileran, Philippe Atcheritogaray buru izan zen (Winnemucan, Nevada, egin zen Udako Konbentzioan N.A.B.O.ko presidente hautatu berria). Biltzarra hasi aurretik isilune batzuk eskaini ziren Jean Baptiste Gaztambideren (N.A.B.O.ko presidente ohia)  oroimenez, urriaren 9an Salt Lake Cityn (Utah) zendu zen bera.

 

Bileraren edukiak eta Kantari Eguna

“Meeting”aren garapenari erreparatuz, Euskal Etxeen azkeneko ekimen kultural kolektiboen emaitzak landu ziren: N.A.B.O. Federakuntzaren egoera ekonomikoa, hurrengo ekitaldien aurkezpena, nahiz estatutuen eguneraketa. Kate Caminok eta Aitor Inarrak, haien karguak berriztu zituzten, hurrenez hurren, “Facilitator” eta “Euskara Coordinator” bezala. Bilerari itxiera emateko, hurrengo Udalekua San Franciscon kokatuko dela aipatu zen, 2019an Bilbon egingo den Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarraren hitzordua gogoratu ere, eta era berean ordezkari guztiak hurrengo otsailean Salt Lake Cityn berriz biltzera deitu ziren Winter “Meeting”a (Neguko Bilera) egiteko.

Biltzarraren ondoren, ordezkari guztiak Kantari Egunaren ospakizunera gehitu ziren. Los Banos Basque Club-ek afari bat antolatu zuen “Los Banos Fairgrounds” Park-ean. Hango giro apartarekin bat egin zuten, “Amerikanuak” taldearen musikak animatuz. Euskal musika, bertsolaritza, kantak eta dantzak; giro umoretsua eta anaitasuna azken finean, izan ziren berriz ere protagonistak Ipar Amerikako Euskal Diasporaren eskutik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak