Berriak Osasuna
Eu

Osasun Saileko Farmazia Zuzendaritza, tratamenduarekiko atxikipenaren urteko proiekturik onenaren saria

2018.eko urriak 24

Udalen etxez etxeko laguntza-zerbitzuek artatzen dituzten pertsonek botikak hobeto erabiltzeko programak bi kategoriatan lortu du Tratamenduarekiko Atxikipena Hobetzeko OAT 2017 saria.

Osasun Saileko Farmaziako zuzendari Iñaki Betolazak jaso ditu bi sariak: AAEEtako Tratamenduarekiko atxikipenaren proiekturik onenaren saria eta Tratamenduarekiko atxikipenaren proiekturik onenaren sari berezia.  

Betolazak nabarmendu du udalen etxez etxeko laguntza-zerbitzuek artatzen dituzten pertsonei botikak ematea optimizatzen duen programak izan duen harrera ona. 2009an abian jarri zenetik 146 udalerritako 2.500 paziente baino gehiago artatu ditu. Hiru lurraldeetako 712 farmazia akreditatu dira, eta kalkuluen arabera hilean 850 pertsonak baino gehiagok erabiltzen dute programa, 334 farmaziaren bidez. Emaitzei dagokienez, erabiltzaileen tratamenduarekiko atxikipen-tasa % 95ekoa da, eta 2017an pertsonako eta hilabeteko kostua 31 eurokoa izan zen.

Programa erabiltzen duten pertsonak 60 urtetik 94 urtera bitarteko pazienteak dira, gehien-gehienak emakumeak, eta egunean batez beste hamar botika hartzen dituzte. Horietatik % 42 bakarrik bizi dira. Farmaziako zuzendariaren esanetan, “programa erabiltzen duten pertsonen % 98ren ustez oso baliagarria da botikak behar bezala hartzeko eta ongi antolatzeko, segurtasun, eraginkortasun eta autonomia handiagoa bermatzen baitie”.

 Udalen etxez etxeko laguntza-zerbitzuek artatutako pertsonek botikak hobeto erabiltzeko programa Euskadiko 2013-2020 Osasun Planaren helburuetako bat da, botiken erabilera egokia sustatzea jasotzen baitu, eta jasota dago Osasun Sailaren 2017-2020 Ildo Estrategikoetan ere.

Pazienteen tratamenduarekiko atxikipena hobetzeko iazko urtean Estatuan garatu ziren proiektuak errekonozitzen dituzten OAT Sarien lehenengo edizio honetako sariak banatzeko ekitaldia gaur arratsaldean egin da Madrilen, Real Casa de Correos eraikinean.        

 

2018ko urriak 24

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau