Berriak Lehendakaritza

Iñigo Urkullu Lehendakariak parte hartuko du Argentinako Euskal Aste Nazionalean, Mar del Plata-n

2018-10-25

Argentinako Euskal Aste Nazionala Mar del Plata-n izango da, 2018ko urriaren 29tik (astelehena) azaroaren 4ra (igandea). Topaketa handi horretan Iñigo Urkullu Lehendakariak hartuko du parte.

Argentinako Euskal Aste Nazional honen barnean ere, Lehendakaria buru izango da Euskal emigratzaileei egingo zaien omenaldian, Mar del Plata-ko Jesús de Galindez Etorbidean haiei dedikatuta dagoen monumentuaren aurrean.

Aurten Mar del Plata-ko Denak Bat Euskal etxeari dagokio antolatzea Argentinako Euskal Aste Nazionala. Gainera, Denak Bat Euskal Etxeak 75 urte betetzen ditu aurten, eta horrez gain aurtengo Argentinako Euskal Nazionalaren baitan, azaroaren 2an hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Erdialde eta Hego Amerikako Euskal Etxeen Eskualde Bilera ere egingo da.

 

Erdialde eta Hego Amerikako Euskal Etxeen Eskualde Bilera

Eskualde Bilerako formatua jardunaldi trinko batena izango da. Bertan Euskal Etxeei bereziki interesatzen zaizkien gaiak landuko dira, besteak beste: Euskal Etxeek bultzatzen dituzten Egitasmoak eta Ekimenak, Euskara eta Euskal Kultura, Gaztemundu eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Programak eta Dirulaguntzen Lerroak.

Erdialde eta Hego Amerikako 10 herrialdeetako 50 ordezkariek hartuko dute parte Eskualde Bileran. Nabarmena da Argentinako ordezkaritza, 27 euskal etxeekin. Ez da harritzekoa hala ere, zeren eta Argentinak hartzen baitu munduko Euskal Komunitaterik handiena.

Argentinako Euskal Etxeen ordezkari gehienak gaurtik ostiraletik daude berton, Argentinako bainuetxe hiri famatu horretan. Euskal Aste Nazionala Argentinako euskaldunen jairik handiena da, bildu daitezke urtero 500 dantzari eta milaka lagunetik gora joan ahal dira programatzen diren ekitaldietara. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)