Eu

Arriola sailburuak euskal enpresak klima-aldaketaren aurka borrokatzera eta ekonomia zirkularra negozio-aukera bilakatzera animatu ditu

2018.eko urriak 24
  • Arriolak, gaur goizean, Eko-REC bisitatu du, PET ontziak birziklatu eta automobilgintzako, elikadura ko eta ehungintzako sektoreetara bideratutako produktu berri bilakatzen dituen Gipuzkoako enpresa
  • Sailburuak gogorarazi du plastikoek eragiten duten kutsadura gaur egun dugun inpaktu garrantzitsuenetakoa dela

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua plastikoek eragiten duten kutsadura n zentratu da, eta Euskadin horri aurre egiteko sustatzen diren neurriak balioetsi ditu gaur goizean Eko-REC ontzi eta botiletan asko erabiltzen den plastiko-mota bat, PET, birziklatzen liderra den Gipuzkoako enpresan eginiko bisitan. Eko-REC Andoainen dago; Europan, ontziak birziklatu eta beste industria-sektore batzuetan berrerabil daitezkeen plastiko-maluta bilakatzeaz gainera, bere fabrikan bi produktu-mota egiten dituen enpresa bakarra da: funtsean elikadura ren sektorera bideratutako PETen lamina birziklatua eta poliesterreko zuntz moztua, automobilgintzaren eta ehungintzaren sektoreetara bideratua.

Sailburuak gogorarazi du plastikoek eragiten duten kutsadura mundu osoan aurrez aurre dugun inpaktu garrantzitsuenetako bat dela, eta horren arazoa dela hainbat eta hainbat erabileretarako ekoizpen altua eta birziklapen-maila baxua dela. “Urtean –esan du–, Europan 25,8 milioi tona hondakin plastiko sortzen dira; horietatik, % 30 baino gutxiago birziklatzeko batzen da. Eta 150.000 eta 500.000 tona artean amaitzen dute ozeanoetan urtero. Euskadin, plastikoaren kontsumoa urtean 500.000 tona ingurukoa da, eta, horietatik, 85.000 inguru, etxeko erabilerakoak”.

Bisita ‘Circular Thinking. Euskadi ekonomia zirkularrerantz, Euskadi hacia la economía circular’ ekimenean sartzen da; ekintza Ingurumen Sailak sustatzen du. Horren bidez, Euskadiko industria-eragileak mugiarazi nahi dira eta, Arriola sailburuak esan duenez, “tresna izan dadila, ekonomia zirkularra negozio-aukera eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko aukera gisa identifikatzeko”.

Santiago Barba Eko-REC enpresako zuzendari nagusiarekin batera, Arriola sailburuak konpainiaren nabeak bisitatu ditu; horietan, egunean, 5.000.000 eta 6.000.000 botila bitartean birziklatzen dira, urtean, alegia, edukiontzi horitik datozen kontsumo ondoko hondakinen 23.000 tona.

Eko-REC, gainera, I+G+B jardueran ari da inbertitzen, erabiltzen ez diren ibilgailuetako osagaiak, karbono-zuntz edo ehunen osagaiak birziklatzeko proiektu berriak garatzeko. Horrela, negozio-ildo berria jarri dute abian, “ekomodo”; horren bidez, egunerokotasuneko diseinuko produktuak prestatzen dituzte, % 100ean birziklatutako eta % 100 birziklagarriak diren materialetatik abiatuta: mugikor eta tabletetarako zorroak, karpetak… Proiektu horren bidez, accesita lortu dute Ingurumeneko Europako Sarietan - 2018ko Euskadiko Atala, ekonomia zirkularraren kategorian.

Arriola sailburuak bisitan gogorarazi du Europar Batasunak erronka gisa plastikoen diseinu ekologikoan aurrera egitea ezarri duela; bertan, substantzia arriskutsurik eza eta horien biodegradabilitatea nagusituko dira, birziklapena sustatzea, plastiko berreskura tuko merkatua bultzatzea eta kutsadura murriztea, funtsean itsasokoa. Eta, hori horrela, enpresak animatu ditu beren ekoizpen-prozesuetan ekonomia zirkularraren oinarriak sartzera; izan ere, planetaren suntsiketa eteteari laguntzeaz gainera, “ekimen eta enpresa-aukera eta kalitateko enplegu berria sortzen" lagun dezake.

Ekonomia zirkularra Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak legegintzaldi honetarako duen lehentasunetako bat da. Haren oinarrizko helburua da produktuak, materialak eta baliabideak ekonomian ahalik eta denbora luzeena mantentzea eta hondakinen sorrera gutxienera murriztea eta, horrela, jasangarritasuna eta eraginkortasuna beti bermatzea.

Ekonomia zirkularraren adierazleak

Euskadi, Europa osoan, bere estrategia garatzeko abiapuntu gisa ekonomia zirkularrean dituen adierazleak kalkulatzen lehen eskualdea izan da. Datuek erakusten dute euskal industria-sektoreak, funtzionatzeko, 46,5 milioi tona lehengai behar dituela, gehienak inportatuak (guztizkoaren % 77), ekoizpen-kostuen % 61. Eta ekonomia zirkularra Euskadin BPGd-aren % 1,12 dela erakusten dute, eta diru-sarrera gordinak, urtean, 764 milioi euro direla eta 18.000 enplegu baino gehiago.

Euskadiko industria-enpresetan ekonomia zirkularraren eredua ezartzeak % 6 murriztuko luke lehengaien kontsumoa, eta, urtean, 2.000 milioi euroko aurrezpena ekarriko luke. Gainera, nabarmen murriztuko luke energia-kontsumoa, bai eta zabortegian amaitzen duten hondakinen sorrera ere.

Ekonomia zirkularrak paradigma-aldaketa dakar baliabide natura lak erabiltzeko moduan eta, beraz, ingurumenarekin harremanetan egoteko dugun moduan: lehengaiak ateratzeko, ekoizteko, erabiltzeko eta botatzeko ekonomia lineala utzi eta murriztu, berrerabili eta birziklatzeko ekonomia zirkularrarekin hastea; ekonomia eraginkorragoa eta ardura tsuagoa, non produktuak eta materialak behin eta berriz sartzen baitira ekoizpen-zikloan eta, horrela, balioa ahalik eta gehien luzatzen baita eta ateratzeak eta botatzeak eragiten dituen inpaktuak gutxienekora murrizten baitira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak