Berriak Lehendakaritza
Eu

Lankidetzaren Euskal Agentzia lankidetza “eraginkor eta operatiboagoa” lortzeko helburuarekin sortu da

2011.eko otsailak 21

Lankidetzarako Euskal Agentzia, urte honetatik aurrera Lehendakaritzaren barruan egongo da eta giza garapena sustatuko du, elkartasun desinteresatuaren printzipiotik abiatuta

Lehendakariak behar handiena dutenei laguntza altruista eskaintzeaz haratago doan lankidetza baten alde egiten du, izan ere, "guk elkartasunarekin, berdintasunarekin eta banako askatasunaren sustapenarekin dugun konpromisoaren barruan dago".

Patxi López lehendakariak "eraginkortasun eta koordinazio handiagoa" duen euskal lankidetza bat lortzearen alde egiten du, herri bakoitzaren beharretara egokitu dadin. Helburu horrekin, Lankidetzaren Euskal Agentziak emakumeen jabekuntzaren alorrean lan egingo du, Afrikara bideratutako fondoak areagotuko ditu eta larrialdi humanitarioetan erantzun operatibo eta presazkoa emateko lan egingo du, baita Garapenerako Hezkuntza sustatzeko ere.

Helburu horiek arratsalde honetan zehaztu ditu lehendakariak. Marta Ares Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarekin batera euskal GGKEei ongietorria emateko ekitaldi batean parte hartu du Lehendakaritzaren egoitzan (Gasteiz).

Lehendakariak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak "izugarrizko ahalegina" egin du garapenerako laguntzara eta pobreziaren aurkako borrokara bideratutako aurrekontuak mantentzeko, gainerako eremu eta administrazioetan egin diren murrizketen aurrean.

"Egungoa bezalako krisi garaietan, aintzat ez hartu beharrean, irmotasun handiagoz aurre egin behar diogu munduko pobreziari, izan ere, krisi egoera hau, leku askotan, benetako krisi humanitarioa da", ziurtatu du lehendakariak.

Bestalde, Marta Ares Garapenerako Lankidetzaren Agentziaren zuzendariak adierazi du erakunde honek hasi duen aldi berri honen helburua "esparru horretan proiektuak eta programak hobetzea dela eta gai honetan kalitatezko politika publiko bat finkatzea".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Patxi López
    Lehendakaria (IX legealdia)
  • Marta Ares
    Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marta Ares, Directora de la Agencia Vasca de Cooperación