Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak: “noranzko berean elkarrekin arraun egitea lortzen badugu bakarrik aterako gara aurrera gero eta mundu globalagoa eta lehiakorragoa den honetan”

2018.eko urriak 24
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • RIS3ren erronka teknologikoak Kongresua ireki du Lehendakariak

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte lagun zuela, ireki du RIS3ren erronka teknologikoak kongresua Donostiako Kursaal Jauregian.

Bere jardunean, Lehendakariak azpimarratu duenez, Ikerketan eta Garapenean egindako inbertsioan Europako batez bestekoa lortzea eta gainditzea “erronka bateratu bat” da; gure Herrialdearen etorkizuneko erronketako bat. Hala, adierazi duenez, Euskadiren posizioa Europako berrikuntzaren Polo gisa irmotzea da Eusko Jaurlaritzaren helburua. Horren haritik, Lehendakariak gogora ekarri du Herrialde txiki bat garela eta gaineratu duenez, “noranzko berean elkarrekin arraun egitea lortzen badugu bakarrik aterako gara aurrera gero eta mundu globalago eta lehiakorrago honetan”.

Lehendakariak azaldu duenez, 2014-2020 aldian funts publikoen 2.900 milioi inbertituko dira I+Gn, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planean aurreikusitako inbertsioa 150 milioitan gaindituz. Gainera, gogora ekarri duenez, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du inbertsio publikoa handiagoa izateko ikerketa eta garapenerako programetan. “Datorren urteko aurrekontuek % 6,5eko gehikuntza aurreikusi dute, 28 milioi euro gehituz eta 461 milioiko inbertsio publikoa eginez”, adierazi du Urkullu Lehendakariak.

Bestalde, Espezializazio adimendunaren estrategia aipatu du Lehendakariak, 2014ko abenduan onetsia. Hala, azaldu duenez, lau urte hauetan pilotaje taldeen, ikerketa-proiektu trakziogileen identifikazioaren eta zientzia eta teknologiako euskal Sistemaren garapenaren bitartez jarri da martxan Estrategia. “Positiboak izaten ari dira emaitzak”, nabarmendu du. Horren haritik, nabarmendu du hazten ari direla esportazioak, eta horrek erakutsi egiten duela gure enpresak eta produktuak lehiakorrak direla merkatu globalean.

“Ikerketa tailerrera jaisteko garaia da, laborategiak enpresetara hurbiltzekoa, berrikuntza produktu eta zerbitzu berri bilakatzea, balio erantsi handiagoarekin”, azpimarratu du Lehendakariak.

Testuinguru horretan, Lehendakariak dei bat egin du ERRONKA hori enpresa guzti-guztiek beregain har dezaten. “Baterako Estrategia da eta funts pribatuak elkartu behar ditugu gainera, 2020ra arte 11.000 milioiko inbertsioaren helburua lortzeko”, zehaztu du.

Lehendakariaz gain, ekitaldian parte hartzen izan dira Mondragon Unibertsitateko Errektore Vicente Atxa, UPV/EHUko Errektore Nekane Balluerka, Jakiundeko Presidente Jesus M. Ugalde, MCCko Presidente Iñigo Ucin, Innobasqueko Presidente Manu Salaberria, Petronorreko Presidente Emiliano López, eta IK4ko Presidente Antxon López.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak