Eu

250.000 euro gizarte ekonomiako enpresetan langileek parte hartzeko laguntzetan (Gobernu Bilera 2018-10-23)

2018.eko urriak 23

Lan eta Justizia Sailak, bere Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren bidez, 250.000 euro bideratzen ditu Euskadiko Gizarte Ekonomiako enpresetan langileen parte-hartze erreala eta eraginkorra sustatzera.

Laguntzak diru-laguntzak dira, eta gastuak honako hauek finantzatzera bideratuko dira:

a).- Langileek Gizarte Ekonomiako Enpresetako kudeaketan eta organoetan hobeto parte hartzeko bide emango duten metodo eta tresnak garatu eta ezartzea.

b).- Langileen parte-hartzea sustatzeko azterlanak egitea eta gai horren inguruko jardunbide egokiak zabaltzea.

Eskabideak nola izapidetu jakiteko zehaztapenak hemen daude eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/ ayuda_subvencion_participacion_2018/y22-izapide/es

Eskabidearen ondoko izapideak https://euskadi.eus atarian egingo dira, «Egoitza elektronikoa / Nire kudeaketak» atalean. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko