Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak agindu bat onetsi du, osasun arloko profesionalei prestakuntza emateko eta zabalkunde zientifikorako (Gobernu Bilera 2018-10-23)

2018.eko urriak 23

Gobernu Kontseiluak, gaur, agindu bat onetsi du; horren bidez, 2018an Euskal Autonomia Erkidegoan eginiko osasun-arloko profesionalentzako prestakuntza-jarduerak eta zabalkunde zientifikorako jarduerak finantzatzeko laguntzen deialdia arautzen da. Diru-laguntza horiek osasunaren arloan lan egiten duten lanbide-erakundeei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzentzen zaizkie, bai eta irabazi-asmorik gabeko zientzia- eta osasun-erakundeei ere. Aginduan jaso den bezala, honako hauek finantzatuko dira:

  • Zientzia-arloko biltzarrak, sinposioak, jardunaldiak, mintegiak eta hitzaldiak antolatzea.
  • Ikastaro eta tailerrak antolatzea.
  • EAEn helbide ofiziala duten irabazi-asmorik gabeko zientzia- eta osasun-erakundeen eraketa edo funtzionamendua, osasun-arloko profesionalak prestatzen dituztenena edo osasun-ikerketa sustatzen dutenena.

Osasun-arloko profesionalentzako prestakuntza-jarduera, nagusiki, zainketa aringarrietan, pazientearen segurtasunean, haurren obesitatean eta, deialdi honetako nobedade gisa, familia- eta erkidego-medikuntzan oinarritzen da.

Laguntzak, guztira, 79.409 eurokoak izango dira; horietatik, 31.764 € erakundeen eraketa edo funtzionamendura bideratuko dira, 27.793 euro ikastaroak eta tailerrak antolatzera eta 19.852 € zientzia-bilerak antolatzera.

Eskabideak www.osakidetza.euskadi.eus webgunearen bidez aurkeztuko dira, hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Laguntza-programa hau Osasun Sailaren 2018ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoan sartzen da; Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak kudeatuko du, Euskadin osasun-asistentzia hobetzeko, osasun-eremuko gaikuntza profesionalaren eta ikerketaren sustapenaren bidez. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko