Eu

Lanbidek 8 milioi euroan handitu ditu enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen laneratzea sustatzeko laguntzak (Gobernu Bilera 2018-10-23)

2018.eko urriak 23

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Gobernu Kontseiluari Lanbideko Administrazio Kontseiluaren akordioaren berri eman dio; horren bidez, erakundeak 8 milioitik gora handitu du enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonak laneratzea sustatzen duten laguntza eta diru-laguntzetarako aurrekontua.

Zehazki, 8.292.000 euroko gorakada proposatzen da; beraz, 2018ko ekitaldirako deialdian, guztira, 41.992.000 euro daude, izan ere, hasieran aurreikusitako partida 33,7 milioi eurokoa zen.

Gorakada hori esleipen-aginduak aurreikusten du, eta, horren bidez, Gobernuak eta Lanbidek enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuei eusteko laguntza ematen jarraitu ahalko da; izan ere, laguntza horien bidez desgaitasuna duten pertsonek betetzen dituzten lanpostuetako soldata-kostuak bakarrik finantzatzen dira.

2017ko deialdian, hilean diruz lagundutako batez besteko lanpostuen kopurua 9.374 izan zen, eta emandako diru-laguntzen zenbatekoa, guztira, 38.942.529,97 euro.

Enplegu-zentro berezien bidezko lan babestuko formula berezia funtsezko bilakatu da, Euskadin desgaitasunen bat duten pertsonak laneratzeko; izan ere, bide ematen dute okupazioa ematen dieten desgaitasunen bat duten pertsonek gizarte- eta lan-ohiturak hartzeko, aukera ematen dute ekoizpen-sisteman sartzeko eta beren enplegagarritasuna hobetzen dute. Horrela, bada, ezinbestekoak dira pertsonak lan-merkatuan sartzeko.

Enplegu-zentro berezien helburu nagusia ekoizpen-lana egitea da eta, horretarako, merkatuko eragiketetan erregulartasunez parte hartzea eta lan ordaindua eta desgaitasunen bat duten bertako langileek dituzten behar pertsonal eta sozialetara egokitzen diren zerbitzuen prestazioa ziurtatzea. Eskabideak aurkezteko epea urte osoan dago zabalik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko