Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Eusko Jaurlaritza “Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa” sortzearen alde (Gobernu Bilera 2018-10-23)

2018-10-23

Hala ere, EH Bildu talde proposatzaileari ohartarazi dio dagoeneko ari dela Eusko Legebiltzarrean aurreikuspenak dituen “Gardentasunari eta Herritarren Parte Hartzeari buruzko Lege Proposamena” izapidetzen, bai eta erakunde berria ere, eta hori beren ekimenari gainjartzen zaiola 

Gobernu Kontseiluak, gaur, EH Bildu Legebiltzarreko taldeak erregistratu duen Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren aurkako Bulegoa sortzeko Lege Proposamena” izapidetzearen aldeko irizpidea eman du.

Eusko Jaurlaritzak adierazi du ekimena ez dela berria, mota horretako bulegoak sortzeko panorama erkaturako joerarekin bat datorrela. Horrela, irizpideak “pasarte eta enuntziatu antzekoekin” EH Bilduk aurkeztutako testuaren oinarri diren beste autonomia-erkidego batzuetako eta Legebiltzarreko beste talde batzuen lege ugari zehazten ditu.  Gainera, Eusko Jaurlaritzak gogorarazten du Eusko Legebiltzarrak uko egin diola, gehiengo zabalez, “Gardentasunaren Euskal Agentzia” sortzeari, zeinak, funtsean, Euskadira dagoeneko panorama erkatuan indarrean dagoen azpiegitura-eredu etikoa inportatu nahi baitzuen.

Bestalde, une hauetan, Eusko Legebiltzarrean, “Gardentasunari eta Herritarren Parte Hartzeari buruzko Lege Proposamena” izapidetzen ari da; iaz aurkeztu zuten Legebiltzarreko nazionalisten eta euskal sozialisten taldeek, eta proposamenak zenbait aurreikuspen jaso ditu eta horiek, zati batean, EH Bilduk aurkeztutakoei gainjartzen zaizkie, izan ere, halaber, gardentasunean eta osotasunean aurrera egiteko erakunde publikoa arautzen du.

EBALUAZIORIK EZA

Modu berean, Eusko Jaurlaritzak ohartarazi du proposatzen den bulego-eredua orain arte ez dela “objektibotasunez eta zorroztasunez” ebaluatu ingurunean eta, beraz, ezin dela jakin “baliozkoa edo eraginkorra” den.

Gainera, ez dago Euskadin “osotasuna sustatzeko, gardentasuna bultzatzeko eta ustelkeria prebenitzeko eta hari aurre egiteko” dagoen erakunde-sare trinkoaren funtzionamenduaren ebaluaziorik. Hau da, fiskalizazioko, kontrol ekonomikoko eta aurrekontu-kontroleko bulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Ararteko, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa, erakundeetako langileak, kode etikoak eta jokabide-kodeak Erregistratzeko Zerbitzua, Informaziora Jotzeko Euskal Batzordea eta abar. Eusko Jaurlaritzaren iritziz, beharrezkoa izango litzateke sare hori aurretik ebaluatu eta haren gainean hausnartzea, erakunde berriak sortu aurretik, bikoiztasunik egon ez dadin edo errepikatu ez dadin eta, ondorioz, sistemaren koherentzia eta eraginkortasuna kaltetu ez dadin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko