Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, “polizia abusuen legea” izenekoaren erreforma positiboa da, beren berme juridikoak argitu eta sendotzen dituelako (Gobernu Bilera 2018-10-23)

2018-10-23

Gainera, argi uzten du ez duela ahal judizialaren eskumenik inbaditzen eta babestu egiten dituela lege hau aplikatzearen ondoriozko administrazio-espedienteetan tartean izan ahal diren hirugarren pertsonen ohorerako, osotasunerako edo datu pertsonalak babesteko eskubideak 

Gobernu Kontseiluak, gaur, Uztailaren 28ko 12/2016 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa, aldatzeko lege-proposamena legebiltzarrean izapidetzearen aldeko irizpidea eman du, Legebiltzarreko nazionalisten eta euskal sozialisten taldeek proposatuta.

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, erreforma hori positiboa da; izan ere, bat dator Espainiako Gobernuarekin pasa den uztailean adostutako alde biko akordioarekin. Akordio horren bidez, Konstituzio Auzitegiaren aurreko errekurtsoa kendu zen. Horrela, aldaketa horren bidez, zenbait sektoretan legeak eragindako “prebentzio eta zalantzak argitu”ko dira.

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, Legebiltzarreko  nazionalisten eta euskal sozialisten taldeen ekimenak legearen berme juridikoak eta konstituzionalak sendotuko ditu, argi uzten baitu ez duela ahal judizialaren eskumenik inbaditzen eta babestu egiten dituela lege hau aplikatzearen ondoriozko administrazio-espedienteetan tartean izan ahal diren hirugarren pertsonen ohorerako, osotasunerako edo datu pertsonalak babesteko eskubideak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko