Eu

435 pertsonak gaua kalean ematen dute, 26 udalerritan eginiko kontaketaren arabera

2018.eko urriak 23
  • Eusko Jaurlaritza, aldundiak, EUDEL eta zenbait udalerri lanean ari dira 2018-2021rako Etxerik gabeko Pertsonentzako Euskal Estrategiaren garapenean
  • Urriaren 18tik 19ra bitarteko gauan eginiko kontaketan parte hartu zuten 26 udalerriak euskal herritar guztien % 66 dute
  • Azterlanean 919 boluntariok parte hartu dute

 

VG 23 10 2018

Urriaren 18tik 19ra bitarteko gaua kalean eman zuten pertsonen kontaketa egin da, Euskal Autonomia Erkidegoko 26 udalerritan aldi berean eginiko kontaketan, eta, horren arabera, 435 pertsona egoera horretan egon daitezke, Euskadin. Azterlanaren emaitzen aurrerapenaren arabera, 390 gizonezkoak dira, 26 emakumeak eta 19 kasutan ezin izan zen pertsonaren sexua identifikatu.

“Nahiz eta bizitokirik ez duten pertsonen kopurua zehaztea zaila den, kontaketa horien bidez errealitate oso aldakorrera hurbil gaitezke”, esan du Lide Amilibia  Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako Sailburuordeak. Bere hitzen arabera, bizitokirik gabeko pertsonek ez dute talde homogeneoa eratzen eta ez dituzte ezaugarri iraunkorrak denboran zehar; beraz, “ez dago bizitokirik gabeko pertsonarik, une jakin batean, egoera horretan zenbait kausengatik dauden pertsonak baino”.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritza, hiru foru-aldundiak, EUDEL eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalerri 2018-2021rako Etxerik gabeko Pertsonentzako Euskal Estrategiaren garapenean daude murgilduta, pertsona horiei laguntza emateko politika integralak ezartzeko.

“Baztertutako pertsonaren gizarte-inklusioa lehentasuna da gure agendetan, eta oso kezkatuta gaude kontaketaren ondorioek erakusten dituzten emaitzekin”, esan du Amilibiak. Gainera zera nabarmendu du: “gure erkidegoan etxerik gabeko pertsonei arreta emateko sarearen baliabideen zuzkidura altua da”.

Gau hura kalean eman zuten etxerik gabeko pertsonen % 78,4k euskal hiribururen batean eman zuen, 341 pertsonak, guztira. Zehazki, Bilbon 211 pertsona zenbatu ziren, Donostia-San Sebastiánen 106 eta Vitoria-Gasteizen 24. Barakaldon, biztanle gehien duen laugarren euskal udalerrian, beste 30 pertsona zenbatu ziren, eta, gainerakoak, 64 pertsona, gainerako 22 udalerrietan zenbatu ziren.

Datu horiek EAEn egoitza-bazterketa larrian dauden pertsonen egoerari buruzko IV. azterlanaren zati gisa baliatuko dira; azterlana beste datu batzuekin osatuko da, eta EAEn egoitza-bazterketa larrian dauden pertsonen egoerari buruzko isla zabalagoa eskainiko du. Azterlana 2019aren amaieran argitaratuko da.

 

 

2018

Araba

 

Amurrio

2

Laudio

0

Vitoria-Gasteiz

24

Guztira

26

Bizkaia

Barakaldo

30

Bilbo

211

Durango

--

Erandio

3

Galdakao

1

Getxo

10

Gueñes

0

Iurreta

--

Leioa

6

Portugalete

0

Santurtzi

1

Sestao

2

Urduña

0

Zalla

0

Guztira

264

Gipuzkoa

Arrasate/Mondragon

1

Bergara

5

Donostia/San Sebastián

106

Eibar

2

Errenteria

5

Hernani

1

Irun

14

Legazpi

1

Oiartzun

6

Pasaia

0

Tolosa

4

Zarautz

--

Guztira

145

Guztira

 

435

 

Prozedura

EAEn egoitza-bazterketa larrian dauden pertsonen egoerari buruzko IV. azterlan hori posible izan da 919 boluntariok parte hartu eta udalek, foru-aldundiek, Eusko Jaurlaritzak eta azterlanean jasotako baliabideen gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko erakunde kudeatzaileek koordinatuta lan egin dutelako.

 

Kontaketa aldi berean egiteko, gau berean hiru lurraldeetan gizarte-bazterketa bizi duten pertsonei arreta emateko dauden zentro eta zerbitzuetan egin ziren kontaketak.

Kontaketa egiteko urriaren 18tik 19ra bitarteko gauan prozedura berari jarraitu zioten 26 udalerrietan. Talde sustatzaileek boluntario guztiak batu eta kontaketa egiteko betekizunari buruzko oinarrizko jarraibideak gogorarazi zizkieten, zalantzak argitu eta informazioa batzeko materialak banatu zizkieten, besteak beste, kalean zeuden pertsonei zuzendutako galde-sortaren kopiak.

Kontaketak

Euskadin horrelako kontaketak 2010etik egiten dira. 2012an, kaleko gaueko kontaketa hiru euskal hiriburuetan egin zen, 2014an 10 udalerrik parte hartu zuten, guztira, eta, 2016an, 24 udalerrik. 2018an honako 26 udalerri hauetan egin da azterlana: Amurrio, Arrasate/Mondragon, Barakaldo, Bergara, Bilbo, Donostia-San Sebastián, Eibar, Erandio, Errenteria, Galdakao, Getxo, Gueñes, Hernani, Irun, Llodio, Legazpi, Leioa, Oiartzun, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Tolosa, Urduña, Vitoria-Gasteiz eta Zalla.

Azken kontaketa EAEn egoitza-bazterketa larriko egoerak ikertu, horien segimendua egin eta analizatzeko erakunde-lankidetzako protokoloan sartzen da; protokoloa 2016an sinatu zuten Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek, hiru hiriburuetako udalek (Bilbo, Donostia/San Sebastián eta Vitoria-Gasteiz), bai eta EUDEL Euskal Udalerrien Elkarteak ere. Helburu nagusia da gizarte-bazterketa larriaren fenomenoa ikertu, hausnartu eta aztertzeko jardueren inguruan lankidetza-esparru egonkorra ezartzea.

Protokoloak ezartzen du bi urterik behin, urte bikoitietan, interesa duten udalerrietan egoitza-bazterketa larriko egoeran dauden pertsonen kontaketak egitea. Urte bakoitietan, kontaketaren emaitzen txostena prestatzen da, gero Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatutako egoitza-bazterketari buruzko jardunaldi monografikoen esparruan aurkezteko; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, aldi berean, txostena prestatzea finantzatzen du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak