Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko 2019 ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Proiektua onetsi du Eusko Jaurlaritzak

2018.eko urriak 23
  • Urriaren lehenengo astean Argentina eta Txile bisitatuko ditu Lehendakariak bidaia instituzional, kultural eta ekonomiko batean
  • Espetxe-politikan aldaketa bat behar dela azpimarratu du Erkorekak, Estrasburgoko epaia ezagutu ondoren

Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du gaur Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazurekin batera.

Ogasun eta Ekonomiako sailburuak jakinarazi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2019 ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Proiektua ‒11.784,1M/€‒ onetsi du gaur Gobernu Kontseiluak. Hala, Azpiazu sailburuak nabarmendu duenez, politika publikoak hobetzea eta inbertsioa eta berrikuntza bultzatzea hartu ditu ardatz nagusitzat aurrekontuak.

Gainera, adierazi duenez, Aurrekontuen Proiektua hazkunde faboragarri baten testuinguru ekonomiko batean planteatzen da, egonkortasun nabarmenarekin, “nahiz eta dezelerazio txiki batean sartuta”, gaineratu du.

Azpiazu sailburuak azaldu duenez, 297,7M-koa da hazkunde absolutua, % 2,6 handiagoa 2018aren aldean. Hala ere, azpimarratu du, zorraren amortizazioa eta “Y”aren eta trenbideko Hegoaldeko Saihesbidearen efektua kontuan hartu gabe, 371M-koa dela hazkundea aurrekontuen analisiaren ondorioetarako; % 3,6ko hazkunde erreala, joan den urtearen aldean.

LEHENDAKARIAREN BIDAIA ARGENTINA / TXILE

Bestalde, Lehendakariak Argentinara eta Txilera egingo duen hurrengo bidaiaren berri eman du Erkoreka bozeramaileak. Azaldu duenez, urriaren 31tik, asteazkena, azaroaren 7ra arte, asteazkena, izango da bidaia. “Euskadi Basque Country Nazioartekotze Estrategia”-n kokatzen da bidaia eta, Erkorekaren hitzetan, Argentinarekin eta Txilerekin lotura instituzional, kultural eta ekonomikoetan sakontzea da helburua.

“Euskadiren irudia kanpoaldean proiektatzen jarraitzea du helburu”, gaineratu du. Gainera, nabarmen duenez, bai Argentina bai Txile lehentasunezko herrialdetzat hartzen dira Euskadi Basque Country 2020 Nazioartekotze Estrategian.

LAGUNTZAK KONTZILIAZIOARI

Bestalde, gaurko saioan Josu Erkorekak jakinarazi duenez, 34,5 milioi eurora arte igo da familiei laguntzeko Programa seme-alabak zaindu eta babesteko. “Euskadiko familiei laguntzea da gure helburua, batez ere baliabide ekonomiko urrienak dituztenei, seme-alabak zaintzeko behar dutena eskuratu ahal izan dezaten”, adierazi du.

ESTRASBURGOKO EPAIA

Estrasburgok gaur goizean bertan ezagutzera eman duen epaiari buruz galdetuta, Erkoreka bozeramaileak adierazi du bestelako erabaki baten zain daudela, “Auzitegi Gorenaren aurreko epaiaren ildotik gehiago joko duena, honek ez bezala epai hark aintzatetsi egiten baitzuen zigorren zenbaketa Europar Batasunaren barruan”, gaineratu du. Horren haritik, azpimarratu duenez, aldaketa bat erreklamatzen jarraitzen dute espetxe-politikan, “lanean jarraituko dugu zuzenbide penalean eta penitentziarioan normaltasun-egoera berreskuratzeko, Zuzenbidean eta Hitzeman bezalako proposamen zehatzekin”, adierazi du.

MIGRATZAILEAK

Bestetik, Frantziako mugan gertatutako migratzaileen bidalketari buruz galdetuta, Josu Erkorekak azaldu du, mugetan, migratzaileekin zerikusia duen edozein prozedurak Europako Zuzenbideari men egin behar dio, eta gaineratu du mugetako kontrola Espainiako Gobernuaren eskumena dela. Hala, immigrazioari dagokionez nabarmendu du beharrezkoa dela Europako politika bateratu bat. “Erantzunkidetasunezko jarrera bat behar da baita migratzaileen banaketa ekitatibo bat ere Europan”, zehaztu du. Bestalde, Erkoreka sailburuak gogora ekarri duenez, Euskadi instituzio artean izan daitekeen koordinaziorik handienarekin ari zaio erantzuten fenomeno horri. “Baliabideak jarri ditugu udatik hona iritsitako 4.100 pertsona baino gehiagori arreta emateko”, azpimarratu du.

Gai ordena

Prentsa dossierra

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @imanollanda
    2018.eko urriak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 📝 | 11.784 millones de euros. ➡️ Hemos presentado el proyecto de #Presupuestos2019 de @gob_eus: https://t.co/XExShHa1O8 7…

  • @GetxoEAJ
    2018.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 📝 | 11.784 millones de euros. ➡️ Hemos presentado el proyecto de #Presupuestos2019 de @gob_eus: https://t.co/XExShHa1O8 7…

  • @eajpnvuz
    2018.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 📝 | 11.784 millones de euros. ➡️ Hemos presentado el proyecto de #Presupuestos2019 de @gob_eus: https://t.co/XExShHa1O8 7…

  • @jdarpon
    2018.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 📝 | 11.784 millones de euros. ➡️ Hemos presentado el proyecto de #Presupuestos2019 de @gob_eus: https://t.co/XExShHa1O8 7…

  • @ItxasoErroteta
    2018.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 📝 | 11.784 milioi euro. ➡️ @gob_eus-en aurrekontu proiektua aurkeztu dugu: https://t.co/KqFzyRr4u4 %77,9 gizarte arloko g…

  • @eajpnvbilbao
    2018.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 📝 | 11.784 milioi euro. ➡️ @gob_eus-en aurrekontu proiektua aurkeztu dugu: https://t.co/KqFzyRr4u4 %77,9 gizarte arloko g…

  • @ogasunaEJGV
    2018.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 📝 | 11.784 milioi euro. ➡️ @gob_eus-en aurrekontu proiektua aurkeztu dugu: https://t.co/KqFzyRr4u4 %77,9 gizarte arloko g…

  • @jerkoreka
    2018.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 📝 | 11.784 milioi euro. ➡️ @gob_eus-en aurrekontu proiektua aurkeztu dugu: https://t.co/KqFzyRr4u4 %77,9 gizarte arloko g…

  • @PedroAzpiazu
    2018.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    📝 | 11.784 milioi euro. ➡️ @gob_eus-en aurrekontu proiektua aurkeztu dugu: https://t.co/KqFzyRr4u4 %77,9 gizarte ar… https://t.co/Jc9s8C0xH2

  • @ogasunaEJGV
    2018.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 📝 | 11.784 millones de euros. ➡️ Hemos presentado el proyecto de #Presupuestos2019 de @gob_eus: https://t.co/XExShHa1O8 7…

  • @jerkoreka
    2018.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 📝 | 11.784 millones de euros. ➡️ Hemos presentado el proyecto de #Presupuestos2019 de @gob_eus: https://t.co/XExShHa1O8 7…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak