Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Espainiako gobernuari erabateko autonomia eskatu dio funtzio publikoaren antolakuntzan eta kudeaketan

2018-10-22
  • Andrés Zearreta Euskadiko Funtzio Publikoko sailburuordea “Administrazio Publikoaren Konferentzia Sektoriala” eratzeko bileran izan da, Madrilen, beharrezko erakundeen arteko koordinazioak Euskadik funtzio publikoan dituen eskumen esklusiboak ez murrizteko aldarrikatzeko

Andrés Zearreta eta Juan María Barasorda Funtzio Publikoko sailburuordeak eta zuzendariak gaur goizean Madrilen, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren egoitzan izan den bileran parte hartu dute.

Topaketaren helburu nagusia konferentzia sektoriala formalki eratzea eta haren funtzionamendu-araudia onestea izan da; legez sortu zen, 2007an, baina sekula ez da batu. Aurrerantzean, hura izango da Estatuaren eta autonomien arteko topaketa-foroa, administrazio publikoarekin zerikusia duten gai guztiak aztertzeko, besteak beste, funtzio publikoarekin lotutako guztia.

BEREZKO ESKUMENAK

Bileran, Andrés Zearretak gogorarazi du Euskadik eskumen esklusiboa duela (Gernikako Estatutuko 10.2 eta 10.4 art.) Euskadiko funtzio publikoaren “antolamenduan, araubidean eta funtzionamenduan”, eta, hori dela eta, erabateko autonomia eskatu du, euskal langile funtzionarioen inguruko gai guztiak autoantolatu ahal izateko.

Hori horrela, Andrés Zearretak azaldu du Euskadin 110.000 pertsonak baino gehiagok hiru erakunde-mailetako funtzio publikorako lan egiten dutela (gobernua, foru-aldundiak eta udalak), eta ezin direla egon Espainiako Gobernuak ikuspegi zentralistarekin agindutako alde bakarreko urratsen mende. Esan duen bezala, “euskal funtzio publikoak Euskadiren berezko ezaugarriak eta zehaztasunak ditu eta horiek ez daude beste autonomia batzuetan; hori dela eta, ez da bidezkoa Espainiako Gobernuak baliatzen ohi duen tratamendu bateratzailea”. Horrela, esaterako, besteak beste, Euskadirentzat Espainiako Gobernuak berrezarpen-tasei ezartzen dizkien mugek dakarten arazoa salatu du; muga horiek “kalte egiten digute, enplegu publikoa sendotzeko antolatzen ditugun LEPetara ateratzen dugun plaza-kopurua erabakitzeko orduan”. Era berean gogorarazi du “zorionez iragan diren garaietan, Espainiako Gobernuak barruko eta berezko alderdi batzuk judizializatu zituela, esaterako, gure funtzionarioen ordutegia edo lanaldia; egoera horiek ezin dira berriro gertatu”.

Funtzio Publikoko sailburuordearen iritziz “positiboa, garrantzitsua eta beharrezkoa” da koordinaziorako baterako foroak izatea, besteak beste gaur Madrilen eratu dena, baina, “betiere, elkarlanerako, informazioa, esperientziak edo laguntza partekatzeko espazioa dela kontuan hartuta, baina inolaz ere ezin da izan funtzio publikoaren inguruan politikak bateratzeko foroa”.

 

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @GlaciarBlue
    2018-10-22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco pide al español plena autonomía en la organización y gestión de su función pública ➡︎ https://t.co/gBZKOboFHu

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)