Berriak Segurtasuna
Eu

Erakundeek MTV Music Week Bizkaian segurtasuna eta garraio publikoa bermatzeko neurriak koordinatu dituzte

2018.eko urriak 19

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta udalek, elkarlanean, ekitaldi bakoitzerako segurtasun planak antolatu dituzte, ekitaldi bakoitzeko arrisku maila, jende kopurua eta espazioa kontuan hartuta.

Ostiraletik, azaroak 2, San Mameseko kontzertuaren aurreko egunetik, Bilboko Udalak geratze eta aparkatzeak mugatuko ditu Luis Briñas kalean, Felipe Serrate eta Zunzunegui artean, eta Urkixo Zumarkalean, Sabino Arana eta Luis Briñas artean. Leku horietan ezingo dira ibilgailuak aparkatu eta aparkatuta daudenak kendu egin beharko dira. Trafikoaren erabateko mozketa ekitaldiaren egunean bertan gauzatuko da.

Bizkaiko Mugikortasun Agintaritzak operadore guztien esfortzua koordinatu du ekitaldietara bertaratzen diren guztiei garraio publikoan mugitzeko aukera bermatzeko.

 

Bilbo, 2018ko urriaren 19an. Bizkaian segurtasunaren eta garraio publikoaren esparruan eskudunak diren erakundeek hainbat neurri koordinatu dituzte MTV Music Week Bizkaia jaialdian zehar arlo horietan sortuko diren beharrei erantzuteko. Aste horretan zehar hainbat ekitaldi antolatuko dira Barakaldon (astelehena, urriak 29), Durangon (asteartea 30), Getxon (asteazkena 31) eta Bilbon (osteguna eta ostirala, azaroak 1 eta 2); eta nola ez, San Mameseko kontzertu handia (larunbata 3) eta azaroaren 4an BECen egingo den MTV European Music Awards sariak banatzeko gala.

Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako segurtasun arloko sailburuordeak eta Tomás del Hierro Bilboko Udaleko herritarren segurtasunerako zinegotziak Segurtasun Sailak, udaltzaingoek eta ekitaldiaren antolatzaileek aipaturiko ikuskizunak zuzenean ikusiko dituzten 60.000 pertsona baino gehiagoren segurtasuna bermatzeko elkarrekin egindako lanaren garrantzia azpimarratu dute. Era berean, foru diputatuak eta Miguel Angel Gómez Viar Bizkaiko Mugikortasun Agintaritzak operadore ezberdinek ikusle eta entzuleek ikuskizun guztietara garraio publikoan iristeko aukera izan dezaten egindako lankidetzaren balioa goraipatu du.

MTV Music Week Bizkaia jaialdiko ekitaldietarako segurtasun plana

MTVren antolakuntzaren pean Bilbo, Barakaldo, Getxo eta Durangon egingo diren ekitaldi desberdinek, beren nazioarteko oihartzuna eta bilduko duten jende kopuru handia dela eta, eraginpeko udalek, MTV erakundeak berak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak parte hartu duten segurtasun planen garapena dakar berarekin.

Eusko Jaurlaritzako sailburuordeak zehaztu duenaren arabera, ekitaldi bakoitzari plan zehatz bat dagokio. Oihartzun mediatiko zehatza, ekitaldiaren lekua eta arrisku zehatzen azterketa hartuko dira kontuan ekitaldi bakoitzean jarri beharreko ertzain edo udaltzain kopurua zehazterako orduan. Era berean, ekitaldi bakoitzak autobabeserako plan bat dauka, espazioekin eta bertaratutakoen kopuruarekin loturiko arriskuen arabera osatua. Halaber, kontuan hartu dira trafikoan izan dezakeen eragina eta artistek zein bestelako pertsona famatuek gaua emango duten hotelen babesa.

Ekitaldi horiek, gainera, urriaren 29ko Barakaldoko kontzertutik hasita eta azaroaren 4ko BECeko MTV sariak banatzeko galara arte, arrisku maila orokorra, estimatutako ikusle eta entzuleak, eta espazio bakoitzaren konfigurazioa kontuan hartuz aztertu direla azaldu du Josu Zubiagak, segurtasun-operatiboa zehazteko oinarri gisa.

Egun hauetan zehar, hainbat polizia-etxetako Herritarrak Babesteko unitateek, Esku-hartzea, Txakurrak edo Lehergailuak bezalako unitate bereziek eta Zaintza eta Erreskatea Unitateak (azken hori Helikopteroak eta Brigada Mugikorra sekzioarekin) hartuko dute parte operatiboetan. Bestalde, udaltzainak eta antolatzaileek kontrataturiko segurtasun pribatuko enpresak ere sartuko dira.

San Mameseko kontzerturako dispositibo berezia

Bilboko Udaleko Herritarren Segurtasunerako Arloak dispositibo berezi bat prestatu du azaroaren 3an, larunbatean, San Mamesen egingo den kontzertura begira. Alde batetik, ekitaldiak nahitaezko Autobabeserako Plana du; hortaz, Bilboko Udaleko Babes Zibileko langileen ardura izango da ekitaldiko prebentzio eta ebakuazio neurriak betetzen direla ziurtatzea. Beste aldetik, Bilboko Udaltzaingoak, Ertzaintzarekin batera, segurtasun-dispositibo berezia ezarriko du.

Hala ere, nazioarte mailako ekitaldi hori egiteak Bilbon izango dituen eraginak ez dira soilik kontzertuaren egunera mugatuko, izan ere, San Mameseko estadioan egingo diren muntaketa-lanak urriaren 28an hasiko dira, igandean; hau da, kontzertuaren logistikaren garraioa dakarten kamioiak iristen direnean hasiko da muntaketa.

Urriaren 31n, asteazkena, aparkatzeko erreserbak egin ahalko dira Felipe Serrate kalean, eremu horretan ez dadin ibilgailurik geratu aparkatuta; azaroaren 1ean, San Mameseko zelaigunea partzialki itxiko da, baina ekitaldiaren egunera arte oinezkoen igarotzea baimenduko da.

Azaroaren 2an aparkatzeko erreserbak egingo dira eta lehen aipaturiko honako kale hauei eragingo die: Luis Briñas kaleari, Felipe Serrate eta Zunzunegui artean, eta Urkixo Zumarkaleari, Sabino Arana eta Luis Briñas artean. Leku horietan ezingo dira ibilgailuak aparkatu eta aparkatuta daudenak kendu egin beharko dira. Era berean, azaroaren 2an, segurtasun-dispositiboa jarriko dute eremu horretan dagoeneko, izan ere, ekitaldiaren entsegu orokorra egingo baita.

Garraio publikoko zerbitzuak indartzea

Miguel Angel Gómez Viar Bizkaiko Mugikortasun Agintaritzako lehendakariak azaldu duenaren arabera, organo honek askotariko operadoreen jarduketak koordinatu ditu ekitaldi ezberdinetara bertaratzen diren pertsonei ekitaldira joateko garraio publikoa erabiltzeko aukera bermatzeko xedearekin. Hala, zerbitzuaren ordutegiak luzatu dira lanegunetan eta igandean, izan ere, Barakaldo, Durango eta Getxoko kontzertuak eta BECeko EMA MTV gala 23:00etan amaitzea aurreikusten baita; garraio zerbitzu erregularra amaitzen den orduan hain zuzen ere. San Mameseko kontzertuaren kasuan, partidu egunetan egiten den antzera indartuko dira zerbitzuak.

Ekitaldi bakoitzerako Bizkaiko garraio publikoaren sistema indartzeko neurri nagusiak honako hauek izango dira:

  • Astelehena 29. Barakaldoko kontzertua.

o             Metro Bilbaok zerbitzu berezi bat eskaini du 00:00ak arte

  • Asteartea 30. Durangoko kontzertua

o             Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du eta 23:51ean tren bat irtengo da Bilbora eta 23:50ean beste bat Eibarrera

o             Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du 3. linearekin koordinatzeko

o             Bizkaibusek A3923, Durango – Elorrio linea indartuko du eta 23:45ean irtengo diren bi autobus gehiago jarriko ditu

  • Asteazkena 31. Getxoko kontzertua

o             Metro Bilbaok zerbitzu erregularra eskainiko du osteguneko 02:00ak arte

  • Larunbata 3. San Mameseko kontzertua

o             Metro Bilbao: kontzertua amaitzean indartutako zerbitzu berezia eta zerbitzu erregularra gau osoan zehar

o             Euskotran: 10 minutuko zerbitzuak 15:30etik 21:15era bitartean, punta bidezko errefortzuekin. Euskotran zerbitzua eten egingo da Casilla eta Euskaldunako geltokien artean 20 minutuz, kontzertua amaitu ostean

o             Gainerako operadoreak: larunbateko zerbitzu erregularra.

  • Igandea 4. MTV EMA gala BECen
  • Metro Bilbao: zerbitzu berezia eskainiko du 00:00ak arte
  •  
  • Eraginak Bilboko trafikoan
  • Erabateko mozketa horrek honako eremu hauei eragingo die:-             
  • Ventosa bidea-             
  • Urkixo Zumarkalea (Sabino Arana eta Luis Briñas artean)-             
  • Zunzunegui kalea:•            
  • Trenbidearen Etorbidetik datorren trafikoa Sabino Aranara (Autonomia aldera)-         
  •      Sabino Arana: Erabateko mozketa Jesusen Bihotza Plazaren eta Zunzunegui Etorbidearen artean
  • -              Urkixo Zumarkalea: María Diez de Haroko kalearekin bidegurutzean
  • -              Luis Briñas eta Pérez Galdós kaleen arteko bidegurutzean
  • •             Trafikoa autopistaren irteerara (Gurtubay aldera) desbideratuz
  • Era berean, ikusle eta entzuleak azaroaren 3an (larunbata) San Mameseko estadiora iristen direnean, eta betiere inguruan dagoen jende kopuruaren arabera, futbol partidu egunetan egin ohi diren trafiko mozketak egin ahalko dira honako kale hauetan:
  • -              Luis Briñas (Felipe Serrate eta Zunzunegui artean)
  • -              Felipe Serrate
  • Bilboko Udaltzaingoaren ardura izango dira San Mamesen egingo den kontzertuaren ondorioz beharrezkoak diren trafiko murrizteak eta desbideratzeak. Horregatik, azaroaren 3an bertan (larunbata), segurtasun arrazoiak direla eta, trafikoa erabat moztuko da eremuan 16:00etatik ekitaldia guztiz amaitu arte, azaroaren 4ko (igandea) 00:30a arte gutxi gorabehera.
  •  
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Tomás del Hierro Bilboko Udaleko herritarren segurtasunerako zinegotzia;