Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Migratzaileei Premiaz Arreta emateko Erakundeen arteko Koordinazio Mahaiak Martindozenea aterpetxea erabiltzeko aukera malgutzea erabaki du

2018.eko urriak 19

VG 19 10 18

Migratzaileei Premiaz Arreta emateko Erakundeen arteko Koordinazio Mahaia gaur batu da, eta Irunen Martindozenea aterpetxea erabiltzeko eskakizunak malgutzea erabaki du, erabilgarri egoteko egunean zehar eta, horrela, erabilera eguneko 24 orduetara zabaltzeko.

Martindozenea udal-aterpetxea Euskadiko Gurutze Gorriak iragaitzazko migratzaileei aldi baterako arreta emateko kudeatzen duen baliabidea da; aurtengo udan Gipuzkoako udalerrian gaitu da eta, orain arte, itxita dago egunean zehar, eta gauero irekitzen da. Erakunde guztien artean adostutako akordioari esker, Irungo Udala aterpetxeko jabea barne, aurrerantzean Euskadira Europako erdigunera joateko iristen diren iragaitzazko migratzaileek, halaber, aterpea izango dute egunean zehar.

Datorren astean erakundearteko mahaia berriz ere biltzea aurreikusten da, erabileraren malgutasun hori nola planteatuko den zehazteko. Migratzaileei Premiaz Arreta emateko Erakundeen arteko Koordinazio Mahaia honako erakunde hauetako ordezkariek eratzen dute: Eusko Jaurlaritza, hiru foru-aldundiak, Vitoria-Gasteizko, Bilboko, Donostia-San Sebastiango eta Irungo udalak, Espainiako Gobernuko Ordezkaritza eta hirugarren euskal gizarte-sektoreko zenbait erakunde.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)