Eu

Artolazabal´ek, Laguardian, aitona eta amonak “kultura eta kirol jarduera gehiago egitera” animatu ditut

2018.eko urriak 20
  • 660 erretiratuak parte hartzen dute Euskadiko urteko topaketan

 

Laguardia, 2018 10 20

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Laguardia udalerrian, “Las Cuatro Torres” ta “Federepen” pentsiodun eta erretiratuen elkartearen urteko topaketan parte hartu du. 660 erretiratu inguruk, Antonio González ta Txema Odriozola buru dela, Arabako Errioxako udalerria bisitatu dute eta kultura- eta gastronomia-ekitaldi batzuetan esku hartu dute, Villa Lucía enologiako interpretazio-zentroan. Artolazabalek “ingurunean egiten diren kultura- eta kirol-jardueretan parte hartzera” animatu ditu "eta, horrela, belaunaldi gazteenei beren ezagutza zabala” transmititzera. Sailburuak, aurretik, zenbait topaketa izan ditu eskualdeko udalerrietan, mahats-biltzearen egitekoak ezagutzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Antonio González, Martian Olabarrieta, Pedro León, Ramiro González, Txema Odriozola, Gorka Urtaran, Lutxi Santamaría