Eu

Japoniak Euskadirekin partekatuko du 5.0 gizartean aurrera egiteko estrategia

2018.eko urriak 23
  • Eragile publikoak eta pribatuak elkarrekin lanean ari dira, gizarte “oso adimenduna” lortzeko, non ziber mundua eta mundu erreala ederki integratzen baitira
  • Erakunde-bilerak, automobilgintzaren sektorearen bisitak, ACICAErekin batera, eta Gestampen inaugurazioa, Tapiak Japoniara egingo duen hurrengo erakunde-bidaiaren eginkizunetako batzuk

Japonia herrialdeko eraldaketan dago murgilduta, eta enpresak eta erakunde publikoak estrategia eta politiketan ari dira lanean, herrialdea munduko lider izateko “gizarte oso adimenduna” sortzen. 5.0 gizarte izenekoa ederki konektatuta dagoen gizartea da, oso eraginkorra eta inklusiboa, eta ziber mundua eta mundu fisikoa erabat integratzen dituena.

Tokion, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak eremu horretan erakunde publikoak eta pribatuak egiten ari diren ekimenak ezagutu ditu. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburua, Javier Zarraonandia Industriako sailburuordearekin, Alex Arriola SPRIko zuzendari nagusiarekin eta Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendariarekin batera, KEIDANREN Japoniako Enpresen Federazioko arduradunekin batu da.

5.0 gizartea

KEIDANRENen herrialdeko 1.376 enpresa adierazgarri daude, 109 industria-elkarte nazional eta eskualdeko 47 erakunde ekonomiko. Honako eginkizun hau du: enpresa, pertsona eta tokiko erkidegoen bizitasuna aprobetxatzea, Japoniako ekonomiaren garapenean laguntzen duten erakunde-jarduerak eta Japoniako gizarte osoaren bizi-kalitatearen hobekuntza bultzatzeko.

KEIDANRENen lanaren oinarri den ekimenaren bidez, Japonia berreraiki nahi da, 5.0 gizartearen bidez. Erreforma zorrotzak eta egokitzapenak planteatzen dituzte hainbat arlotan, besteak beste, administrazio publikoan, lege-sisteman, teknologian, enpresa-erakundeetan, lanean edo hezkuntzan.

Datozen orduetan, Euskadiko ordezkaritza Japoniako Gobernuko Kabineteko Bulegoarekin ere batuko da, izan ere, Interneteko sareak bizitzako eremu guztietan gehiago erabiltzeko plan handiaren buru da. Ez dute fabrikaziora bakarrik mugatu nahi eta, ordea, beste eremu batzuetara ere zabaldu nahi dute, hazkunde ekonomikoa, gizarte osasungarria eta urte askokoa izatea eta gizarte-eraldaketa sustatzeko.

Helburu horiek betetzeko, lankidetza estua lantzen ari da ikasketa-munduaren, industriaren eta gobernuaren artean.

Energia berriztagarria, offshore energia eolikoa

Sailburua, halaber, NEDO - Energia Berriak eta Ingustria Teknologia Garatzeko Erakundeko goi-karguekin batu da. NEDOko arduradunek Bilbora pasa den udan eginiko bisitaren ondoren, gaurko bileran euskal industriak energia berriztagarrien eremuan, batik bat energia eolikoan, duen gaitasunean eragiteko balio izan du, bai eta Euskadi zein merkatu eta teknologiatan den lider erakusteko ere. Bileran, NEDOk eta Euskadiko ordezkaritzak euskal eta japoniar enpresen artean egon daitezkeen sinergiak eta ezar daitezkeen lankidetzak aztertu dituzte.

NEDOk I+Gra bideratutako politikak sortu eta laguntzak kudeatzen ditu Japonian, bi helbururekin: energia berriztagarrien bidez energia politikak ezartzea eta industria teknologiak hobtzea.

Euskadira eginiko bisitan Haizea Wind edo Windbox bisitatu zuten. 

Automobilgintza

Datozen egunotan, ordezkaritzak, ACICAE - Euskadiko Automobilgintzako Klusterreko kideekin batera, Honda, Toyota eta Bridgestonen instalazioak bisitatuko ditu, eta, bertan, hiru konpainiek automobilgintzaren sektorean egiten duten etorkizuneko proiekzioa aztertuko dute.

Ostegunean, sailburuak Gestampek Japonian duen instalazio berriaren inaugurazioan parte hartuko du.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @latejo
    2018.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    Japón comparte con Euskadi su estrategia para avanzar hacia una sociedad 5.0 https://t.co/BLJNpadDBy

  • @Javier61122964
    2018.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Japoniak Euskadirekin partekatuko du 5.0 gizartean aurrera egiteko estrategia ➡ https://t.co/AmqJjvwWrA https://t.co/mjsm4frSbp

  • @Javier61122964
    2018.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Japón comparte con Euskadi su estrategia para avanzar hacia una sociedad 5.0 ➡︎ https://t.co/csoxrWpIzV https://t.co/cs9KrLVEQW

  • @eajpnvbizkaia
    2018.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Japón comparte con Euskadi su estrategia para avanzar hacia una sociedad 5.0 ➡︎ https://t.co/csoxrWpIzV https://t.co/cs9KrLVEQW

  • @Gob_eus
    2018.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    Japoniak Euskadirekin partekatuko du 5.0 gizartean aurrera egiteko estrategia ➡ https://t.co/AmqJjvwWrA https://t.co/mjsm4frSbp

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Akira Shimizu, KEIDANREN