Berriak Lehendakaritza
Eu

Osasun-zerbitzu publiko unibertsal eta kalitateko baten alde Euskadik egindako apustuak aurrerapauso bat eman duela ziurtatu du Lehendakariak

2018.eko urriak 22
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Eibarko Ospitale berria inauguratu du Iñigo Urkulluk 

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Osasuneko sailburu Jon Darpón lagun zuela, Eibarko Ospitalea inauguratu du gaur goizean. Lehendakariak nabarmendu duenez Osakidetzaren 35. urteurreneko ospakizunen testuinguruan, Osasun-zerbitzu publiko unibertsal eta kalitateko baten alde Euskadik egindako apustuak “aurrerapauso bat eman du”.

Lehendakariak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak zerbitzu publikoa hobetzeko egindako apustua “irmoa da”. Gainera, Osakidetzaren profesionaltasuna azpimarratu du, eta nabarmendu duenez, profesionaltasuna giltzarria da zerbitzua hobetzeko eta euskal gizartearen babesa izaten jarraitzeko. “Azpiegitura berri bat martxan jartzea erronka bat da profesionalentzat eta beti da pozgarria”, zehaztu du. 

Lehendakariak azaldu duenez, Ospitale berria OSI Debabarrenako egituran integratzen da eta kanpoko kontsultak izango ditu, guztira 8 espezialitaterekin, 14 kontsultatan, errehabilitazio-zerbitzutan eta 72 ohe izango dituen bi ospitalizazio-plantatan. Bestalde, zerbitzu hauek eskainiko ditu: Lehen mailako Arreta, Arreta Espezializatua eta Osasun Mentala, eta Erradiodiagnostikoko talde bat ere izango du. Hala, gaineratu duenez, 31 milioi euro inbertitu dira, 27 obratan eta 4 ekipamendutan, eta 7,3 milioi eurokoa izango da urteko aurrekontua.

Gainera, Lehendakariak nabarmendu egin du Osasun Saileko eta Osakidetzako pertsonen lanak duen garrantzia, baita talde profesionalenak ere, Ospitale berri hau diseinatu eta eraiki duten langileenak. “Punta-puntako Ospitalea irisgarritasunean, teknologian eta ekipamenduan”, gaineratu du.

“Elkarrekin jarraituko dugu lanean, “auzolana” egiten, denon onurarako aurrera egiten: euskal herritarren osasunean, ongizatean eta bizi-kalitatean”, esanez amaitu du Lehendakariak.

 

(*) Ikusi hemen bideoa

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko urriak 27

    ...que bien! motivo de alegría de felicitación a quien corresponda,fundamentalmente a los ciudadanos de Eibar y alrededores y a trabajadores y por qué no? ¡¡¡¡ ciudadanos en general!!! ,que apostamos y confiamos en la construcción y el avance de un sistema de salud público acorde a nuestras necesidades y en unos profesionales también a la altura... y en este avance, motivo de reflexión: tipo de profesionales,cómo y para qué;servicios que se ofrecen y cómo se ofrecen,atención personalizada ,prevención,y apoyo,mucha prevención y mucho apoyo,pero del de verdad ,no sólo en la salud física,también en la salud mental...que la mente también necesita salud,bienestar y calidad de vida; que: "el bien sea realmente "comun-itario" y que esa " apuesta de Euskadi por un servicio público de salud, universal y de calidad, “dé mas pasos adelante también para SER PUNTEROS EN EQUIPAMIENTO,ACCESIBILIDAD Y TECNOLOGÍA HUMANAS""""""""para seguir avanzando en """ la salud, el bienestar y la calidad de vida de la ciudadanía vasca”"""

  • @Magil2006
    2018.eko urriak 22

    Comentario de Twitter:
    Es una pena Sin Servicio de Farmacia https://t.co/OdachB7K89

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak