Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria, Bergara Zientziaren Leku Historikoa izendatzeko ekitaldian

2018.eko urriak 20
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

 

  • Iñigo Urkulluk nabarmendu duenez, berrikuntza “gure etorkizunaren giltza da”

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Hezkuntzako Sailburu Cristina Uriarte Bergara Historic Site (Zientziaren Leku Historikoa) izendatzeko ekitaldian egon dira gaur arratsaldean. European Physical Society-EPS elkarteak egin du izendapena.

Wolframioa lehen aldiz isolatu zuten Elhuyar anaien lana aitortzea xede zuen ekitaldiak eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olano, Bergarako Alkate Elena Lete, UPV/EHUko Errektore Nekane Balluerka, DIPCeko Presidente Pedro Miguel Etxenike eta European Physical Society elkarteko Presidente Rudiger Voss bertan egon dira ere.

Laboratoriumean jarritako plaka erakutsi ondoren, bertaratuak Bergarako ‘Seminarixoa’ delakora joan dira. Bertan, ekitaldi instituzionala egin da.

Bere hitzaldian, Europako Fisika Elkarteak Elhuyar anaien lanari egin dion aitortza “esanahi oso berezia duela eta Euskadirentzat bultzagarri bat dela” adierazi du Lehendakariak. Eta azaldu du ere Euskadi Basque Countryk egun, XXI. mende honetan, “gako berdinak lantzen dituela zientzia eta teknologia ekosistema aktibo eta erakargarri bat sustatzeko: bikaintasunezko prestakuntza eta jakin-nahi intelektuala; ikerketa eta garapena; ekintzailetza eta nazioartekotzea; eta berrikuntza".

Wolframioa isolatu ahal izateko Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiek erabili zuten giltza berrikuntza izan zela gaineratu du Lehendakariak. “Eta, egun, berrikuntza gure etorkizunaren giltza da ere”, esan du amaitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak