Eu

Artolazabal: “Euskadiko pertsona zaintzaileei buruzko azterlana egingo dugu, laguntza-estrategia zehazteko”

2018.eko urriak 19
  • “Eskubideak aldarrikatzeko eta pertsonaren duintasuna babesteko arloetako aurrerakuntza nagusi dira zainketen arretan”
  • Ascudean - familia zaintzaileen eta mendeko pertsonen elkarteak egoitza berria ireki du, Vitoria-Gasteizen
  • Lide Amilibia sailburuordearekin eta Marian Olabarrieta foru-diputatuarekin batera, instalazio berriak ezagutu ditu

VG 18 10 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, gaur goizean, Ascudean - familia zaintzaileen eta mendeko pertsonen elkarteak Vitoria-Gasteizko Zabalgana auzoan ireki duen egoitza berria inauguratzeko ekitaldian izan da, eta iragarri du Eusko Jaurlaritzak Euskadiko pertsona zaintzaileei buruzko azterlana egingo duela, horiei laguntza emateko estrategia prestatzeko, datorren urtetik aurrera.

Artolazabal sailburuak zera esan du: “gure gizartea pentsamoldea aldatzeko beharrezko urratsak ematen ari da, eta pertsonen zaintza erantzukizun kolektiboa delako ideia zabaltzen doa. Puntu honetan, zaintzak funtzio bikoitza du: etorkizuneko kalteak prebenitzea eta iraganeko kalteak onbideratzea”.

Zehaztu duen bezala, “familiek familia eta lana uztartzeko dituzten zailtasunek garrantzia handia dute biztanleriaren zahartzean eta etorkizunean ongizate-sistemari eusteko”.

“Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak eta erakundeek honelako erronkak hartzen dituzte beren gain: familia- eta lan-bizitza uztartzeko estrategia koordinatuak sustatzea, sentsibilizazio-estrategiak garatzea edo baliabideak eta laguntza eraginkorrak abian jartzea, unibertsalak. Eusko Jaurlaritzak erronka horiek ere aintzat izan ditu familietan eta haurretan inbertitzeko euskal estrategia prestatzeko orduan”, esan du.

Artolazabalek, era berean, zera nabarmendu du: “eskubideak aldarrikatzeko eta pertsonaren duintasuna babesteko arloetako aurrerakuntza arreta-politiken ardatz gisa ulertu behar da, zainketen arretan”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak