Berriak Lehendakaritza
Eu

Berlingo Euskal Etxeak 20 urte bete zituen joan zen larunbatean

2018.eko urriak 18

Berlingoa euskal etxe berezia da. Ez zuten euskaldunek sortu, alemanek baizik, eta etxerik ere, egoitza fisikorik,  ez du, aldameneko ekipamenduez baliatzen baita ekimenak antolatzeko. Eta asko antolatzen ditu: musika, dantza, euskara, hitzaldiak, zinema, historia edota gastronomia, besteak beste (2016an Agirre Lehendakariaren gaineko nazioarteko kongresu bat ere antolatu zuten).

Elkartearen pizkailua Gernikako bonbardaketaren oroimena izan zen, 1998. urtean. Harrez geroztik 20 urte pasa dira. Joan zen larunbatean Kreuzberg auzoan (Europako auzorik alternatibo eta "cool"ena omen dena Europako hiririk alternatibo eta "cool"enean) elkartu ziren Berlingo Euskal Etxeko kideak 20 urte oparo horiek gogoratzeko eta ospatzeko anaitasun bazkari baten bidez "The Clash Tavern"en.

Omenduak

Urteurren ekitaldian 50 kide inguru bildu ziren eta jan-edanez gain Berlingo Euskal Etxekoko sortzaile eta urteetan lanean diharduten emakumeei esker ona erakusteko aukera probestu zuten. Antolatzaileek lehenik Constanze Lindemann euskal etxeko sortzaileari egin zioten omenaldia  bordaturiko txapel bat eta euskal produktuz betetako saskia emanez, eta ondoren Ainhoa Añorga urteetan zehar lehendakari lanetan diharduenari eta Robin, Clash tabernako nagusiari, eskertu zioten urteetako lana.

20. urteurrenaren ospakizunen agenda

Hurrengo asteetan Berlingo Euskal Etxeak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Urriaren 24an, Angel Erro poeta, itzultzaile eta artikulugile nafarrak “Gauean hondartzan pelotariak dantzan” izeneko “queer” poesia irakurraldia eskainiko du, alemaneko itzulpenarekin.

Azaroaren 15etik 18ra bitartean VI. Baskisches Kino Fest (Euskal Zinemaren Jaialdia) antolatu dute eta abendu hasieran Euskaraldia eta Euskararen Eguna ospatzeko lanean dabiltza Berlingo Euskal Etxekoak. 20 urte ospatu berriak beste horrenbeste izan daitezen lanean.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DeliDlia
    2018.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La #EuskalEtxea de Berlín cumplió 20 años el sábado pasado ➡ https://t.co/pwm9p5LEh6 https://t.co/bV8BmuXP1o

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak