Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak pobreziaren aurka hartutako konpromiso etikoa berretsi du

2011.eko otsailak 18

 

Lehendakaria Lankidetzaren Euskal Agentziaren Artekaritza Kontseiluaren buru izan da gaur Lehendakaritzan.

Lehendakaria Lankidetzaren Euskal Agentzia eratu berriaren Artekaritza Kontseiluaren buru izan da gaur goizean. Bileran Agentzia aurkeztu du eta esan du pobreziaren aurka Eusko Jaurlaritzak hartu duen konpromiso etikoa berresteko tresnarik onena dela.

Lehendakariak Kontseiluaren aurrean egin duen hitzaldian azpimarratu du garrantzitsua dela lankidetzan Eusko Jaurlaritzak hartu duen konpromisoa indartzea, batez ere, krisi garaian. Krisi horrek “desberditasun mailak areagotu ditu onartu ezin diren mugetaraino eta munduan milioika pertsona utzi ditu pobrezia gorrian” lehendakariak esan duen moduan. Horretan datza Lankidetzaren Euskal Agentziaren garrantzia, izan ere, agentzia horrek lagunduko du “garapen lankidetzaren alorra hobeto kudeatzen”, baita “deszentralizatutako politika publikoaren eredu propio bat; kontsentsu politiko eta sozialak eragin eta euskal herritar guztien ondarea dena” finkatzen ere.

2011ko lehenengo bilera honetan Agentziaren aurtengo aurrekontua aurkeztu da, eta ekitaldi eta proiektuen egutegiaren berri eman da.Lankidetzaren Euskal Agentziak 51 milioiko aurrekontua du; horietatik, 32 milioi 22 herrialdetan programak eta proiektuak egiteko izango dira; 6 milioi, borondatezko lankideei bekak eta laguntzak emateko; 4 milioi eta erdi, ekintza humanitarioetarako; eta 3 milioi garapen hezkuntzarako izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)