Eu

Erregaietarako etiketa berriak

2018.eko urriak 18

Data honetatik aurrera matrilulatutako ibilgailuek eta gasolina-zerbitzuguneek erregaien nomenklatura berri hau izan beharko dute.

Urriaren 12an ibilgailuen erregaietarako etiketa berriak sartu ziren indarrean, Europar Batasunak onetsita. Neurri horren helburuetako bat, 2014/94/UE Zuzentarauan jaso dena, kontsumitzaileei botaldi egokia egiten laguntzea da. Nobedade horrek Europar Batasuneko 28 herrialdeetan du eragina, bai eta Islandian, Liechtensteinen, Norvegian, Mazedonian, Serbian, Suitzan eta Turkian ere.

Nomenklatura berria indarrean sartu den egunetik aurrera matrikulatutako ibilgailuetan ageri beharko da, bai eta gasolina-zerbitzuguneetan ere.

Erregai-mota bakoitzerako etiketen diseinu bereziak prestatu dira: gasolina, diesela eta erregai gaseosoak. Botatzeko orduan, ibilgailu berriak duen etiketak bat etorriko beharko du hornigailuak duenarekin. Honako hauek dira diseinu berriak:

Gasolinarentzako zirkuluak

Barruan E letra ageri da, etanol hitzarena; jarraian, ibilgailuarentzat gehienez zenbat etanol erabiltzea komeni den adierazten duen zifra.

Dieselarentzako karratuak

ç

Kasu honetan, B letrak biodiesela adierazten du, eta zifrak, gehienez bioerregaiaren zenbateko bolumena botatzea komeni den. XTL letrek ibilgailuak diesel sintetikoa edo parafinikoa (ez dator petrolio gordinetik) onartzen duen zehazteko balio dute.

Erregai gaseosoentzako erronboak

Etiketa honek H2 (hidrogenoa), CNG (gas natural konprimatua), LPG (petrolioa-gas likidotua) eta LNG (gas natural likidotua) letrak ditu.

Ohiko adierazleak ez dira desagertuko; beraz, aldaketa honek ez du eraginik izango dagoeneko matrikulatuta dauden ibilgailuetan. Horrela, bada, botatzera doazen kontsumitzaleek ohiko erregaien izendapenak baliatu beharko dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak