Eu

World Press Photoren irudi harrigarriak Vitoria-Gasteizen

2018.eko urriak 19

Maider Etxebarria Turismoko zuzendariak, gaur, World Press Photo erakusketa aurkezteko ekitaldian parte hartu du. Estibaliz Canto Vitoria-Gasteizko Udaleko Kultura zinegotzia, Carla Vlau WPPko ordezkaria eta Paco Valderrama WPPko Vitoria-Gasteizko sustatzailea izan ditu lagun.

Zuzendariak azaldu duenez, “Vitoria-Gasteizek argazkigintza grinaz bizi du, eta Euskadik bisitariei eman diezaiekeen irudi onenetakoren bat eskaintzen du. Bertan argazkilari oso onak batzen dira, eta beraiei omenaldia egin nahi diegu erakusketa honen bidez; Montehermoso kultura-zentroan egongo da ikusgai”.

World Press Photok gure errealitate konplexua azaldu nahi du, etengabe aldatzen eta gatazkan dagoen planetarena, kalitateko fotokazetaritzarekin. “Fotokazetariak gaurkotasunaren lekuko dira, eta hala egiten dute izutu gabe eta iragazkirik gabe. Beren lanaren bidez, gure gizarteak gardenagoak eta libreagoak dira. Eta, gainera, erakusketa honen bidez, egiaztatu ahal izango duzuenez, gizarte-arloan konprometituta dagoen kazetaritza grafikoa egiten dute eta, arte-arloan, edertasunarekin konprometituta dagoena”, esan du Etxebarriak.

Turismoko zuzendariak aztertu du World Press Photo ekitaldia, besteak beste, Vitoria-Gasteizerako nola den marka-hiria kanpoan sendotzeko bide, eta, “hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailean erabaki dugu edizio honi laguntzea, haren proiekzioa sendotu eta hiri gisa ditugun indarguneak are gehiago aberasteko”.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2018.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La imágenes más impactantes del World Press Photo en Vitoria-Gasteiz ➡︎ https://t.co/XsgXj73P9C https://t.co/dLSrEjrrSZ

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak