
Retortillo: “Merkataritzaren etorkizunak digitalizazioa eta kanal guztietan integratzea behar du”
Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, gaur, Merkataritzako digitalizazioaren Foroa inauguratu du; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatu du, El Correorekin batera. Sailburuak hau bezalako gaia “merkataritzak kontsumoaren urratsetan diren aldaketen eta globalizazioaren eta merkataritza elektronikoaren zabalkunde azkarraren eraginpean dagoen une honetan” aztertzeak nolako garrantzia duen azaldu du.
Testuinguru horretan, merkataritzak, beste eremu batzuek bezala, zenbait joerari egin behar die aurre, bere alde baliatu ahal izateko estrategiaren bidez. Kontsumitzailea gurpilaren erdigune bilakatu da, eta hainbat espazio balia ditzake, klik batean. Kontsumitzaileak gailu hiperpertsonal ugari ditu, berarekin eraman ditzakeenak, eta plataforma, app eta abar ugari ditu, halaber.
Gainera, Retortilloren hitzen arabera, datuak birsortu egiten den hazi baten bezalakoak dira. “Batetik, erabiltzaileak edozein egoeratan eros ditzake produktuak eta zerbitzuak eta, bestetik, zirkulu bat berrelikatzen du, non bolumenak aztertutako datuak diren eta makinak balioa sortzeko gaitasuna hobetzeko aukera ematen duten”.
“Beharbada, hurbileko ohiko merkataritzarentzako egoera kaltegarria dela pentsatuko dugu, baina ez du zertan”, esan du Retortillo sailburuak. “Denda txikiek elektronikoa baino ez den merkataritzak lortu ez duen balioa ematen dute. Bezeroek irten, sozializatu eta dendetan dibertitu nahi dute. Ohitura berriak merkatuko kanal guztietan integratzea eta adimen artifiziala edo Big Data merkataritzak duen hurbiltasunerako eta tratu pertsonalizaturako ahalmenari gehitzeko aliatuak izan daitezke eta, horrela, bezeroari esperientzia paregabea eskaintzeko”.
“Hori dela eta, gure helburua berrikuntza teknologikoa demokratizatzea da, ohiko merkataritza digitalizatu ahal izateko. Merkataritza-ganberekin daukagun akordioa nabarmendu nahi dut; lehenengoz adostu dugu hura merkataritzako lurralde-elkarteekin, eremuari eta merkataritza-sektoreei eta, oso garrantzitsua dena, eremu horretan gure merkatariek planteatzen dituzten eskari zehatzei lotutako digitalizazio-proiektuak planteatzeko. Akordioa, gainera, datorren urterako sailaren aurrekontu-proiektuan finkatzen dugu”, esan du Retortillok, amaitzeko.
Gainera, sailburuak esan du jardunaldia lehen mugarria dela, “udaberri inguruan antolatuko dugun lehen mailako digitalizazio-biltzarrerako; bertara, Espainiako eta Europako adituak eta esperientziak ekarriko ditugu, eraldaketa digital arrakastatsuen praktikak eta ereduak, baliagarri izan ditzakegunak, zuzenean ezagutzeko”.
Programa
|
|
Hasiera: |
|
|
Hitzaldia: Mari Mar Escrig, Eroskiko Merkataritza Elektronikoko zuzendaria. |
|
|
Hitzaldia: Alfonso Franch, Chief Growth Officer, Barrabes |
|
|
Eraldaketa Digitalaren Mahai Ingurua |


