Eu

Borja Belandia: “Gizarte-bazterketak tresnak egokitzeko eskatzen du, besteak beste, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak”

2018.eko urriak 18
  • Laneratzen Laguntzeko Langile Teknikarien III. Mintegia, Donostia / San Sebastiánen

DSS 18 10 18

Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak zera esan du: “gizarte-bazterketak tresnak egokitzeko eskatzen du, besteak beste, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak, inklusio-ibilbide berriak susta ditzaten”. Gaur goizean, Gizarteratzen eta Laneratzen Laguntzeko Langile Teknikarien III. Mintegian parte hartu du, Gipuzkoako hiriburuan, Emaús gizarte-fundazioaren egoitzan; FAEDEI (Gizarteratzeko eta Laneratzeko Enpresen Enpresa Elkarteen Federazioa) federazioak eta AERESS (Ekonomia Sozialaren eta Solidarioaren Berreskuratzaileen Espainiako Elkartea) elkarteak antolatu dute mintegia, eta gaur eta bihar izango da. Antolakuntzan, besteak beste, Gizatea Euskadiko gizarteratzeko eta laneratzeko enpresen elkarteak dihardu elkarlanean; bertan, hiru lurraldeetako 42 erakunde batzen dira.

Belandiak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak eta Lanbidek Gizatearekin duten elkarlan estua, hura sortu zenetik; izan ere, elkarte horrek Euskadiko gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa gehienak batzen ditu, 2017an 43ik 42. Hori horrela, Lanbideko zuzendariak zera esan du: “Lanbidek urtean 10 milioi euro baino gehiago bideratzen ditu, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak sor daitezen sustatzera eta horiei eusten laguntzera”.

Gainera, Belandiaren hitzen arabera, “Eusko Jaurlaritzak, oraintsu, sektore publikoko kontratazio-organo bakoitzak kontratu-kategoria batzuetan lizitazio-oinarriko zenbatekoen % 5 gutxienez kontratu erreserbatu gisa tramitatu behar duela onetsi du”.

Eusko Jaurlaritzaren eta bere sozietate publikoen konpromiso horrek % 30eko gorakada ekar dezake urtean Euskadiko gizarteratzeko eta laneratzeko enpresek eta enplegu-zentro bereziek duten fakturazioan. Borja Belandiak zera nabarmendu du: “klausula-mota horren erabilera elementu integratzailea da, eta aukerak sortzen ditu bere gizarte-funtzioa aldarrikatzen duten enpresen tipologiarako”.

Era berean, Belandiak azaldu du 2017-2021rako Gizarteratzeko IV. Euskal Planaren helburuak honako hauek direla: eskualde guztietan pobrezia-tasa % 20 murriztea; gizonezkoen eta emakumezkoen okupazio-tasa areagotzea (% 75 eta % 66); laneko intentsitate baxuko tasa % 8tik behera egotea; eskola uztearen tasa % 7tik behera egotea; eta antzemandako osasun txarreko desberdintasunak murriztea (% 10 gizonetan eta % 20 emakumeetan).

Mintegi honen gai nagusia ‘Procesos de formación, acompañamiento, cualificación y desarrollo personal en Empresas de Inserción: innovación en la inclusión social desde el empleo’ Valentziako Unibertsitatearen proiektuaren ondorioak aurkeztea da. Gainera, ‘Guía para las Empresas de Inserción sobre la acreditación de competencias profesionales’ gida aurkeztuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak