
Karmelo C. Iribarren, Leire Rodriguez, Kepa Altonaga eta Irene Aldasoro dira aurtengo Euskadi Literatura Sarietako gainerako irabazleak
- Literatura Gaztelaniaz, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura, Saiakera Euskaraz eta Euskarazko Literatura Itzulpena modalitateetako irabazleak izan dira, hurrenez hurren.
Bilbo, 2018/10/17
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak ezagutzera eman ditu Euskadi Literatura Sarietako azken lau irabazleak, Bilboko Azkuna Zentroan izandako prentsaurreko batean. Orain dela bi aste lehen hiru modalitateetako irabazleak aditzera eman ostean, gaur honako modalitaeetako saridunak ezagutu dira: Literatura Gaztelaniaz, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura, Saiakera Euskaraz eta Euskarazko Literatura Itzulpena
- Literatura Gaztelaniaz: Karmelo Caballero Iribarren, Mientras me alejo.
- Euskarazko Haur eta Gazte Literatura: Eider Rodriguez, Santa Familia.
- Saiakera Euskaraz: Kepa Altonaga, Patagoniara Hazparnen barrena.
- Euskarazko Literatura Itzulpena: Irene Aldasoro, Gailur Ekaiztsuak (Emily Brontë).
Zupiria sailburuak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak eman baina zazpi epaimahai espezializatuek erabakitzen dituzten sari hauek bi helburu nagusi dituzte: sortzaileen lana aitortzea eta agerikoagoa egitea. “Sari hauei esker gehiago hitz egiten da gure sortzaileek egindako literaturaz. Gure literatura jomugan jartzen dugu, saridunek egiten dutena eta gainontzekoa”, adierazi du Zupiriak. Datorren azaroaren 27an banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Gasteizko Artium Museoan egingo den ekitaldi batean. Egun horretan zazpi modalitateetako irabazleak izango dira; iragan urriaren 1ean lehen hiru irabazleak eman ziren ezagutzera.
- Euskarazko Literatura: Eider Rodriguez, Bihotz handiegia.
- Saiakera Gaztelaniaz: Santos Zunzunegui, Bajo el Signo de la Melancolía..
- Literatura Lanaren Ilustrazioa: Yolanda Mosquera, La pequeña Roque (Guy de Maupassant).
Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada.
Gaur ezagutzera emandako lau modalitate hauen inguruko informazio guztia hurrengo estekan kontsulta daiteke.