Eu

Javier Bikandik 'Eraldaketa digitala Administrazio Publikoan' izeneko ekitaldian parte hartu du

2018.eko urriak 18

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendari Javier Bikandik ‘Eraldaketa digitala Administrazio Publikoan’ izeneko ekitaldian parte hartu du. Ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du, Google eta LIN3S euskal agentzia digitalarekin lankidetzan. San Mames estadioko Iparraldeko Corner aretoan ospatu den jardunaldian arlo digitaleko berritasun nagusiak aztertu dira eta administrazio publikoaren prozesu eta zerbitzuetan ze aplikazio praktiko duten ikusi dute. Javier Bikandik ‘Nola aplikatu behar dugu hau?’ izeneko mahai inguruan parte hartu du Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Google-en arduradunekin batera.

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendariak ‘Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa (GBPPE 2020)’ aurkeztu du eta azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren zeharkako estrategia dela Euskadi, gobernantza publikoaren arloan ere,  Europako eskualde berritzaile modura kokatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak