Eu

Marcos Muro: “enpresek eta gizarteak elkarlanean dihardugu, gure gazteek prestakuntza jaso eta kalitateko enpleguak lortzeko”

2018.eko urriak 17
  • Gazte Up Enplegu eta Gazteria Jardunaldia, Gasteizko Artium Museo Zentroak antolatuta

VG 17 10 2018

Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak gaur goizean zera esan du: “enpresek eta gizarteak elkarlanean dihardugu, gure gazteek prestakuntza egokia jaso eta kalitateko enpleguak lortzeko eta, horrela, pertsona gisa garatzen direla bermatzeko”. Murok, gaur, Gazte Up Enplegu eta Gazteria jardunaldia inauguratu eta itxi du; jardunaldia El Correok antolatzen du, Vitoria-Gasteizko Artium Museo Zentroan.

 

Muro sailburuordearen hitzen arabera: “Eusko Jaurlaritzaren Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren Esparru Programak kalkulatzen zuen 5.000 gaztek lehen lan-esperientzia eduki ahal izatea 2017an, eta emaitza positiboa izan da: 6.856 gaztek izan dute lehen lan-esperientzia”. Gainera, “euskal gazteen artean, langabezia-tasak behera egin du eta % 15etik behera dago, baina Murok zera esan du: “asko dago egiteko, izan ere, helburu hori herrialdeko erronka horretan sartzen da: gazteriaren aldeko apustua".

 

Murok topaketa “ekintzailetza sustatzeko proposamena egiteko” aprobetxatu nahi izan du. “Kultura ekintzailea suspertu behar da Euskadin, eta behar diren baliabideak eskaini, enpresa berriak errazago sortzeko; horretarako, autoenpleguko eta ekintzailetzako ekimenak bultzatu behar dira”.

 

Jardunaldian, halaber, honako hauek izan dira: Nerea Melgosa Arabako hiriburuko Enplegu eta Garapen Ekonomiko Jasangarriaren Saileko zinegotzia, eta beste hizlari ezagun batzuk, besteak beste, Mirari Ayerbe UPV/EHUko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuaren zuzendaria (SAE-HELAZ), José Luis del Val Deustuko Unibertsitateko katedraduna eta irakaslea, Purificación Beltrán de Heredia Mendizabala LHIIko LZP koordinatzailea, Mikel Díaz de Arcaya JakinCodeko CEOa, Iker Asurmendi Mindfoodland-eko CEOa eta Chef Creative Officer-a,  Alicia Ro jendaurrean hitz egiteko tekniketan eta marka pertsonalean espezializatuta dagoen komunikatzailea edo Arantxa Satrústegui Arkikuseko CEOa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran, Ramiro González, Nerea Melgosa, María Goti, Zuriñe Ortíz de Latierro, Maite Maqueda, Mirari Ayerbe, José Luis del Val, Purificación Beltrán de Heredia, Mikel Arcaya, Iker Asurmendi, Alicia Ro, Arantza Satrustegi