
Josu Erkoreka “Etorkizuna Eraikiz”-en Think-Tank-aren lehenengo emaitzak aurkezteko ekitaldian izan da
Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen “Etorkizuna Eraikiz” hausnarketa prozesuaren Think- Tank-aren lehen emaitzak aurkezteko ekitaldian izan da. Ekitaldia Tabakaleran ospatu da gaur arratsaldean. Bertan izan da Erakunde Harremanetarako Sailburuorde Peru Bazako ere.
Gipuzkoan martxan jarritako Think-Tank honetan enpresa, ikerketa, kirola, kultura, ekintzailetza, unibertsitate eta gizarte politika arloko profesionalak lau erronka handiri buruz ari dira hausnartzen eta eztabaidatzen: ongizate soziala, gobernantza eredua lehiakortasuna, talentuaren erakartzea eta jasangarritasuna zein mugikortasuna.