Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Nafarroa Oinez-en arduradunak eta antolatzaileak hartu ditu

2018.eko urriak 16

Iñigo Urkullu lehendakariak, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak lagunduta, Nafarroa Oinez-en arduradunak eta antolatzaileak hartu ditu gaur goizean. Lehendakaritzan izan den bilera honetan Nafarroa Oinez ekitaldia antolatzen ari diren Mikel Asiain, Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakaria; Eneida Carreño, Iñigo Aritza Ikastolako lehendakaria;Josu Reparaz, Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria eta Ibai Iriarte, Iñigo Aritza Ikastolako zuzendaria izan dira.

Nafarroa Oinez-en aurtengo edizioa igande honetan izango da, urriak 21an, Altsasu udalerrian.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak