Eu

Donostia erdialdean egiten ari diren Topoaren lanek Zubiri plaza itxiko dute gaurtik aurrera

2018.eko urriak 15
  • Hiriko altzariak eta iturria desmuntatzeko lanak hasi dira. Obrak amaitu ondoren, dena aurretik zegoen bezala utziko da, Donostiako Udalarekin adostuz.
  • Urriaren 22an desmuntatuko da autobus geralekuko markesina, eta metro batzuk laburragoa izango da

Topoaren trenbide saihesbidearen lanek Donostia erdialdean izango dituzten lehenbiziko eraginak gaurtik aurrera ikusiko dira. Lehen unean oso azalera mugatuan jardungo da, eta oinezkoek nabarituko dituzte eraginak.

Zehatzago esanez, gaur goizean hiriko altzariak eta iturria desmuntatzeko lanak hasi dira eta, horrez gain, Xabier Zubiri plaza hesiz ixteko lanak hasi dira, Londres hotelaren aurrean, Zubirira sartzeko kanoia eraikitzeko lanen eragina jasan duten zerbitzuak lehengoratuz. Hori izango da Topoaren Erdialdea-Kontxa geltokiak izango dituen sarbideetako bat.

Astelehenean, urriaren 22an, Xabier Zubiri plazan dagoen autobus markesina desmuntatzeko lanak hasiko dira. Autobus geralekua metro batzuk laburtuko da, baina, momentuz, toki berean jarraituko du. Obrak amaitu ondoren, altzariak lehen zeuden bezala utziko dira, beti ere Udalarekin adostuz. Gainerako eraginak, horietarako datak hurbildu ahala jakinaraziko zaizkie herritarrei.

Zubirira sartzeko kanoia barne hartuko duen geltokia hiriburuaren erdialdean dago, Kontxako Pasealekuaren eta Artzain Onaren Plazaren inguruan, eta Topoa zabalgune osoarekin lotuko du. Geltokiak sarbideko hiru kanoi izango ditu, eta Xabier Zubiri plazan, Loiola kalean eta Aldapeta kalean azaleratuko dira. Horrez gain, sarbide zuzeneko igogailu bat ere izango du, Easo kalean.

Herritarrek TOPOgunea izeneko herritarraren arretarako bulegoa dute Amarako geltokian (Easo). Bulegoa 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara egongo da irekita astelehenetik ostegunera, eta 10:00etatik 14:00etara ostiraletan. Horrez gain, 943 50 43 56 telefono zenbakia eta topo@ets-rfv.eus helbide elektronikoa ere prestatu dira, oharrak jasotzeko eta herritarrek TOPOaren trenbide saihesbideko lanen gainean plantea dezaketen edozein galderari erantzuteko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak