Berriak Segurtasuna
Eu

Nafarroako udaltzaingoetako eta Foru Poliziako 81 agentek lehenengo aldiz osatuko dute euren prestakuntza Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian

2018.eko urriak 15

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumontek gaur eman diete ongietorria Ertzaintzaren Berroziko egoitzan prestakuntza-ikastaroa lehenengo aldiz Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian osatuko duten udaltzaingoetako eta Foru Poliziako lehenengo 40 agentegaiei. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak lankidetzan jarduteko bi gobernuek 2016ko uztailean izenpetu zuten protokoloaren baitan egingo da segurtasun publikoaren arloko profesionalen prestakuntza hori.

Barañáin / Barañain, Estella - Lizarra, Olite / Erriberri, Pamplona / Iruña, Peralta /Azkoien, Tafalla, Tudela, Valle de Egüés /Eguesibar eta Villava / Atarrabiako udaltzaingoetako eta Foru Poliziako 81 izangaik egingo dute euren polizia-kidegoetan sartzeko prestakuntza-ikastaro osagarria, lehenbiziko aldiz, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian. Orain arte prestakuntza osagarria Avilako Polizia Akademian egiten zuten, eta lankidetza-protokoloari esker oraingo honetan Arkauten egin ahal izango dute.

Lehenengo 40 agenteek Berroziko instalazioetan lo egingo dute, eta Arkauteko Akademiara joango dira 29 orduko prestakuntza ikastaldia jasotzera. Aste honetan, besteak beste, honako edukiak landuko dituzte: ondarearen aurkako delitu jakin batzuetako modus operandia; aldez aurreko ikerketa eta aseguramendua; kanpoaldeetako eta barrualdeetako progresio-teknikak eta -taktikak, Etxeko Indarkeria-Genero Indarkeria egoerak barne direla; tiro-teknikak; negoziatzaileen esku-hartzea; eta nazioarteko terrorismoa, eta, zehazki, islamismo erradikala.

Behin prestakuntza amaitzen dutenean, Nafarroako Poliziako beste 41 agentek egingo dute prestakuntza-ikastaro bera, hurrengo astean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian.

Prestakuntza-ikastaro hori antolatu da sailburuak eta kontseilariak, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren arteko lankidetzarako, orain dela bi urte izenpetu zuten protokoloaren baitan. Protokolo horren helburua da bi prestakuntza-zentroek elkarlanean diseinatu ahal izatea bai ikasketa-planak bai prestatzen dituzten ikastaroetako programak, eta, aldi berean, bakoitzak landutako urteko prestakuntza- eta jarduera-planaren berri beste aldeari ematea, bi erakundeek euren zereginetan efizientzia handiagoa izan dezaten eta giza baliabideak eta bitarteko tekniko eta materialak ekonomizatu ditzaten.

Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumontek, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak lagunduta, Berroziko instalazioak bisitatu ditu, eta Ertzaintzako basea bisitatu ondoren sailburuak eta kontseilariak bilera egin dute segurtasunaren arloan orain dela bi urte izenpetutako lankidetza-protokoloen jarraipena egiteko.

Estefanía Beltrán de Heredia sailburuak lagun izan ditu bisitaldian Josu Zubiaga, Segurtasuneko Sailburuordea, Gervasio Gabirondo Ertzaintza Zuzendaria, Jorge Aldekoa Ertzaintza burua eta Malentxo Arruabarrena, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari orokorra. Bere aldetik, Beaumont sailburua lagunduz, Agustín Gastaminza, Barne gaietarako Zuzendari Orokorra, Torcuato Muñoz, Foru Poliziaren burua eta Izaskun Cibiráin, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendaria egon dira.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2018.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    Un total de 81 agentes de Policía Local y Policía Foral de Navarra completan su formación por primera... https://t.co/aVj7yKENRm

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • María José Beaumont, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko kontseila