Berriak Lehendakaritza

Gazteriaren enplegagarritasuna hobetzen laguntzeko “elkartzeko, indarrak batzeko eta kooperatzeko” beharra azpimarratu du Lehendakariak

2018-10-15
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburu gisa “20.000 gaztek lehen lan-esperientzia izan dezaten lortzea” dela azpimarratu du Iñigo Urkulluk

Iñigo Urkullu lehendakariak VIII. Novia Salcedo Sarien banaketa-ekitaldian hartu du parte. Ekitaldiaren buru Felipe VI.a erregea egon da. Eskainitako hitzaldian, Lehendakariak gazteen enplegagarritasuna hobetzen laguntzeko indarrak bat egiteko beharra azpimarratu du.

Zentzu horretan, Lehendakariak adierazi du “hobekuntza, enplegagarritasuna eta gazteria” Gobernu Programan jasotako hiru kontzeptu direla. Hala, Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburu gisa 20.000 gaztek lehen lan-esperientzia izan dezaten lortzea dela azpimarratu du. “Helburu hori lortzeko merezi du elkarrekin biltzea eta bat egitea, indarrak eta energia batzea, eta elkarlanean jardutea”, gaineratu du.

Novia Salcedo Fundazioaren inguruan, Lehendakariak Fundazioaren “positiboan jarduteko jarrera” azpimarratu du. “Ahalegin guztiak egiten dituzue soluzioak bilatzeko eta partekatzen ditugun erronkei erantzunak eskaintzeko”, zehaztu du. Halaber, politika- eta erakunde-mailan arduraren bat duten pertsonentzako Fundazioaren ahalegina eredugarria dela azpimarratu du.

Bilboko Arriaga Antzokian egin den ekitaldian Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat ere bertan egon da: Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburua, Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburua eta Maria Jesus San Jose Lan eta Justiziako sailburua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)