Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak esan du Euskadi “berrikuntzaren alde egiten duen mundura irekitako Herrialde industriala dela"

2018.eko urriak 15
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkulluk adierazi du industria euskal ekonomiaren motorra dela eta, beraz, pertsona prestatuak, gaituak eta konprometituak behar dituela

Iñigo Urkullu lehendakariak, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia aldamenean zuela, EPM2018 Hauts Metalurgiaren Kongresu Europarra zabaldu du. 

Barakaldoko BECen egindako inaugurazio-ekitaldian, Lehendakariak esan du Euskadi “manufakturako industria-herrialdea, berritzailea eta teknologia arloan puntakoa” dela, Hala, industria euskal ekonomiaren motorra dela eta, horrek, bokazioak eta talentua eskatzen dituela azaldu du. “Enplegu-eskaera nagusia industrian ematen da eta horrek pertsona prestatuak, gaituak eta inplikatuak eskatzen dituela” gaineratu du.

Lehendakariak azpimarratu du metalurgiaren etengabeko eboluzio- eta egokitze-prozesua Euskadin. “Gurea berrikuntzaren alde egiten duen mundura zabaldutako Herrialdea dela” adierazi du. Hala, Lehendakariak azaldu du Eusko Jaurlaritzaren helburua dela esportazioak ekoiztutakoaren heren bat baino gehiago izatera heltzea.

Halaber, Lehendakariak azaldu du Euskadik enpresari babesa emateko eredu baten alde lan egiten duela. “Gure produkzio-ekonomia digitalizatzeko “basque industry 4.0” izeneko lankidetza-programa bat dugula” zehaztu du.

Azkenik, Lehendakariak Administrazio publikoaren eta enpresa pribatuaren arteko lankidetza azpimarratu du, baita Unibertsitatearekin eta zentro teknologikoekin dagoen lankidetza ere.

Euro PM2018 Kongresua

Duela gutxi Bilbon inauguratutako EPM2018 Kongresuak 5.000 m2-ko erakusketa espezializatua eskaintzen du. Bertan, hornikuntza-kateko 100 konpainia baino gehiago daude eta, aurkezpen-kopuruari dagokionez, marka berria ezarri da —% 30 gehiago—. Horregatik, orain arte erregistratutakoen artean programa tekniko garrantzitsuenetako eta dinamikoenetako bat eskainiko du.

Hala, Euro PM2018 Kongresuan ia 80 saio tekniko egingo dira. Hala, hauts-metalurgiaren arloak bertan nahastuta dauden osagaietarako eta prozesuetarako —adibidez, fabrikazio gehigarria, material funtzionalak, beroko prentsaketa isostatikoa edo metal-injekzio bidezko moldaketa— abantaila handiak ekartzen ari direla erakusten lagunduko dute saio horiek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak