Berriak Osasuna
Eu

Haurren minbizi errefraktarioa tratatzeko euskal proiektu batek “Inocente Inocente” Fundazioaren saria jaso du

2018.eko urriak 11

Cristina Eguizabal Osakidetzako Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroko ikertzailea buru duen lanak 40.000 euro eskuratu ditu

 

Cristina Eguizabal Osakidetzako Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroko (TGEEZ) Terapia Zelularraren eta Zelula Amen Unitateko ikertzaile arduraduna da haurren minbizi hematologikoaren tumore-zelulak ezabatzeko terapia berriak, eraginkorragoak eta pertsonalizatuak, bilatzen ari den taldearen buru.

Proiektuaren izenburua hauxe da: “Generación de células NKs que expresan receptores quiméricos de antígenos (CARs) para tratamiento de cáncer hematológico pediátrico refractario", eta Inocente Inocente fundazioaren saria jaso du, 40.000 euroko zuzkidura ekonomikoa.

Erakundeak, urtero, haurren aldeko ikerketa finantzatzeko sariak deitzen ditu. Sarien azken edizioan, urriaren 8an, 358.000 euro banatu ziren, minbizi pediatrikoan ikertzeko bederatzi proiekturentzako laguntzetan. Horietako baten buru da Eguizabal doktorea; haren helburua da haurren minbizi errefraktariorako tratamendu berriak probatzea, alegia, kimioterapiari erantzuten ez dieten umeentzat. Beraz, terapia etorkizun handikoa da; bertan irmo ari da lanean zortzi euskal profesional dituen talde bat, duela lau urtetik hona. 

Eguizabal doktoreak sari ekonomikoa Maria Luisa Carcedo Osasun ministroaren eskutik jaso zuen, eta minbizi hematologiko pediatrikoaren biziraupena hobetzeko zelula-terapia berri hori denbora gutxi barru pazienteetan aplikatu ahal izateko itxaropentsu agertu da. Nahiz eta haurren tratamenduak aztertzen diren, azterketa-eremu horretako aurrerakuntzak minbizi hematologiko errefraktarioa duten helduentzat ere onuragarriak izango dira.

Era berean, euskal ikertzaileak eskerrak eman nahi izan zituen Osasun Sailaren, Osakidetzaren eta BIOEFen euskarriagatik eta laguntzagatik; “horiek gabe proiektu hau ez litzateke posible izango”.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 11

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau