Eu

Artolazabal Aguraingo DCXXIII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokan

2018.eko urriak 09
  • Alkateak, kuadrillako presidenteak eta Ernesto Sainz Lanchares Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak hainbat alderdi soziali, enplegurako prestakuntzako alderdiri eta udalerri eta eskualdeko zerbitzuen alderdiri buruzko informazioa eman diote.
  • Beltrán de Heredia sailburuarekin batera, Lautadako produktuen postuak bisitatu ditu

 

 

Agurain, 18 10 09

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, zera esan du: “Arabako Lautadak baldintza onak eskaintzen ditu bere sektoreetan, bai industria-sektorean, bai nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean, enplegua sortu eta hari eusteko, eta hori enpresa-bultzadari, biztanleen adoreari eta prestakuntzari eta erakundeen elkarlanari eta ekimenei esker egiten ari da”.

 

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuarekin batera, Artolazabalek Aguraingo Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren 623. edizioan parte hartu du; Euskadiko zaharrenetakoa da. Iñaki Beraza alkateak, Ana Gorospe kuadrillako presidenteak eta Ernesto Sainz Lanchares  Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak hainbat alderdi soziali, enplegurako prestakuntzako alderdiri eta udalerri eta eskualdeko industrialdeetako zerbitzuen alderdiri buruzko informazioa eman diote.

 

Aguraingo Azokak sei mende baino gehiago ditu, eta, orain, “Mendiko zaldia” Euskadiko Zaldi-aziendaren XI. Lehiaketa Morfologikoa egingo da, Arabako Artzain Gaztaren Lehiaketaren XXXII. edizioa, behi- eta ardi-aziendaren erakusketa, nekazaritzako makinen eta Euskal Herriko artisautzaren, gastronomiaren eta ohiko produktuen erakusketa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Beraza, Ana Gorospe