Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak adierazi du euskal ekonomiaren bilakaerak “konfiantzako esparrua” definitzen duela eta horrek hazten jarraitzeko eta enplegua sortzen jarraitzeko aukera ematen duela

2018.eko urriak 10
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkullu aurrekontuak negoziatzeko prozesu bat hastearen alde agertu da, “beharrezkoa, positiboa eta posiblea” den akordioa lortzeko.

Lehendakariak adierazi duenez, euskal ekonomiaren bilakaerak eta politika fiskalaren emaitzek “konfiantzako esparrua” definitzen dute, eta, esparru horretan oinarrituta, “posible da hazten jarraitzea eta enplegu-aukerak sortzen jarraitzea”, eta gehitu du Eusko Jaurlaritzaren borondatea dela “eredu horri jarraipena ematea, guztion ongiaren alde”.

Lehendakariak hasiera eman dio ORKESTRA Lehiakortasunerako Euskal Institutuak antolatzen duen hitzaldiari, eta bertan nabarmendu du institutu horrek Euskadiren etorkizuneko garapenerako eta ongizaterako “erronka kritikoak” identifikatzeko duen ahalmena.

Gobernuak laster aurkeztuko duen aurrekontu-proiektuari buruz Iñigo Urkulluk adierazi duenez, Gobernua negoziaziorako “zabalik” dago eta arlo horretako akordioa “beharrezkoa da, positiboa da, eta posiblea da”.  

 “Interes handiz aztertuko ditugu proposamen guztiak. Hala ere, aurrekontuaren arloko negoziazio zehatza irekitzeko beharra nabarmendu nahi dugu; zuhurtasunaren eta errealismoaren irizpideei eutsi behar diegu, eta gure eskumenetara mugatu beharko dugu”, erantsi du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak