Eu

Tapia: "Madrilen negoziatzea lan nekeza da, ez da erraza, baina akordioak gauzatuko direla espero dugu"

2018.eko urriak 10

Arantxa Tapia sailburuari elkarrizketa egin diote, gaur goizean, Onda Vascako Euskadi Hoy programan; bertan, gaurkotasuneko gaiez hitz egin du.

Tapiak zenbait sektoreren egoera balioetsi du, besteak beste, industriaren eta garraioaren azpiegituren sektoreenak, eta zera azaldu du: “Madrilen negoziazioak egitea lan nekeza da, ez da erraza, baina akordioak gauzatu ahal izatea espero dugu”.

Horren harira gogorarazi du aurretik Rajoyrekin bazeudela akordioak aurrekontuak onesteko, eta Sánchezek horiek betetzeko konpromisoa hartu duela. Azpiegiturak direla eta, 37 transferentzietatik badirudi 30 errazak direla; “bada, antola dezagun egutegia. Eta has gaitezen lanean”.

Tarifa elektrikoarekin gertatu den bezala, sarritan gertatzen ez dena, “baina akordioak bete daitezen nahi dugu. Hark abian egon behar zuen 2018ko urtarrilaren 1ean. Atzeraeraginezko ondorioekin sartu da, baina 10 hilabete behar izan dituzte gure industria aldameneko erkidegoen baldintza desberdinetan ez egotea lortzeko, eta hori guztia inguruneak baino lehen elektrifikatzen dugulako. Ez dago onurarik, baldintza-berdintasuna baino, gainerako enpresen aldean. Orain Europako bazkideen zatia falta zaigu”.

Partikularren tarifak direla eta, hobetu beharreko alderdietako bat da orain % 50etik behera dela energiak balio duena; gainerakoak zergak dira. Europan, zerga horiek beste modu batera konpentsatzen dira. Enpresa eta biztanleentzat, oro har, oso garrantzitsua da. % 50 baino ez da energia ekoiztea balio duena.

Madrilekin akordio energetikoak ditugu egiteko, bai eta azpiegituretakoak eta transferentzietakoak ere. Tapiak esan du ez duela etsi nahi: “uste dut 2023ra iritsi daitekeela, baina nahi izateaz gainera, gaitasun teknikoak eta hura gauzatzeko borondate politikoak ere egon behar du. Abiadura handiaren sarbidea dela eta, Gasteizen eta Bilbon, soluzioak adostuta daude; bi akordioak izapidetu behar dira”.

Industria

La Navalen erreskatea ezinezkoa da; EBk ez du uzten.  Etorkizuneko proiektua eta bideragarritasuna duen inbertitzaile pribaturik badago, gobernuek (estatukoa eta Euskadikoa) inbertitzaileari lagundu diezaiokegu, nahi badu. Baina inbertitzaile pribatuak nahi izan behar du.

Bestela, ixtetik hurbil izango gara. Ez dago beste aukerarik, administrazio batek ezin baitu enpresa bat erreskatatu

Ezagutzen dugu Mercedes-Benzen arazoen abiapuntua, baina nabarmendu behar da diesela ez dela deabrutu behar. Parke mugikorra modernizatu behar da eta hura elektrifikatzeko lan egin.

Ez da esan behar diesela denik arazoa, ez baita egia. Ez da ezbaia sortu behar.

Ez dugu diesel eta gasolina motorretatik % 100 elektrikoetara jauzia egingo; guztiok dakigu gasolinadun batek km-ko gehiago kontsumitzen duela eta ibilbide luzean gaur egun gasolina kutsakorragoa dela, erregai gehiago gastatzen duelako. Kontuz zer diogun.

Basogintza

Une hauetan pinuek duten gaixotasuna dela eta, “denbora daramagu hiru aldundiekin lanean, gaixotasuna gertatzen ari zela ikusten, baina uda hezeak eta beroak bizkortu egin du. Badago plan bat diseinatuta eta landuta basogintzaren industriarekin, ez bakarrik jabeekin, baita egur hori erabiltzen duen industriarekin ere. Ez dugu arazo horrekin amaituko, baina eragina murriztuko dugu. Baterako lana da, eta erakundeok batera egingo dugu”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Vizcaino