
Josu Erkoreka Zuzenbidearen Euskal Akademiaren ikasturte hasierako ekitaldian izan da
Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka Zuzenbidearen Euskal Akademiak antolatutako 2018/2019 ikasturteari hasiera emateko ekitaldian izan da.
Ekitaldia Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan izan da, Bilbon, gaur arratsaldean. Bertan, Konstituzio Auzitegiko magistratua den Encarnación Roca Trías andreak eman du ikasturtea irekitzeko hitzaldia, ‘Familia y derechos fundamentales’ izenekoa.
Amaitzeko, Zuzenbidearen Euskal Akademiak, beste urte batez, legelari gazteentzako III. ‘Adrián Celaya’ sariak eman ditu.
-
2018-10-19
Comentario de Twitter:
.@jerkoreka Zuzenbidearen Euskal Akademiaren ikasturte hasierako ekitaldian izan zen atzo ➡ https://t.co/uH4v3L916o https://t.co/CHU24Veh2c